Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Asier Garcia

Mahai-tenisean Ander Cepas final-laurdenetara pasatu da banakako txapelketan eta diploma ziurtatu du

Asier Garcia Basque Teameko kirolariaren taldeak ezin izango ditu finalerdiak jokatu gurpildun aulkiko saskibaloiko txapelketan Pariseko 2024ko Paralinpiar Jokoetan, final-laurdenetan 49-57 galdu ondoren Alemaniaren aurka.

Selekzioak agur esan dio Jokoetan podiuma lortzeko ametsari, final-laurdenetako lehia gogorrean Alemania sendo baten aurka galdu ostean. Taldeak sentsazio onak erakutsi zituen multzoen fasean, baina ezin izan ditu aurreko arrakastak errepikatu eta dominarik gabe geratu da edizio honetan.

Asier Garciaren selekzioak zilarra irabazi zuen 2016ko Rioko Jokoetan eta azken Europako Txapelketan, eta hirugarren finalerdia jarraian lortzeko itxaropenarekin zegoen. Hala ere, alemaniarrek, inspirazio handiko Thomas Boehmek (26 puntu) eta Aliaksandr Halouskik (15) gidatuta, 2016ko eta 2021eko Jokoetan jasotako porroten arantza atera dute, aurkariak aukerarik gabe utzita. Hiruko jaurtiketetan oso inspiratuta egon dira eta nahiz eta Espainiak oso ondo jokatu duen partida, ezin izan ditu germaniarrak geldiarazi, batez ere azken laurdenean.

Bihar Asier Garcia bilbotarrak bosgarren posturako partida jokatuko du 10:30ean Bercy Arenan. Emakumezkoen taldean, Agurtzane Egiluz, Laura Ugarte, Naiara Rodriguez eta Beatriz Zudairek Holandarekin neurtuko dituzte indarrak, 18:15ean, final-laurdenetako partidan.

Bestalde, mahai-tenisean gaur hasi du bere ibilbidea Ander Cepasek. Donostiarrak Koyo Iwabuchi japoniarraren aurka jokatu du final-zortzirenetako partida eta 3-1 irabazi du. Lehen jokoa Basque Teameko kirolariaren alde erori da, 9-11ko emaitzarekin. Bigarrenean, japoniarrak erantzun dio, eta partziala emaitza berarekin eraman du, 11-9. Hurrengo bi jokoetan, Cepas berregin egin da. Hirugarren jokoa 7-11 irabazi du eta azkena 9-11.

Ander Cepasek Parisera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari adierazi dio oso pozik bukatu duela gaurko lanarekin. Lasai egotea eta tentsioari eustea lortu du, binakako txapelketan egindako akatsetan ez erortzeko. Gaurko garaipenarekin gipuzkoarrak matematikoki lortu du diploma eta podiumera igotzeko lehian jarraitzen du. Bihar bere final-laurdenetako partida jokatuko du S9 klasean.

Honekin lotutako berriak

12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago