Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariak podiumera igotzeko hautagai nagusienetakoak dira Pariseko Jokoetan
27-abuztu-2024

Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariak podiumera igotzeko hautagai nagusienetakoak dira Pariseko Jokoetan

Iñigo Llopis

Bihar egingo da Pariseko Joko Paralinpikoen hasiera ekitaldia, nahiz eta Frantziako hiriburuan lehiatuko diren euskal kirolari askok hiru egun inguru daramatzaten loria bilatuko duten lehiaketeta guneetara egokitzen. Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilarien kasua da hori, Defense Arenan azken xehetasunak egiten ari baitira.

25 urteko igerilari donostiarrak Richard Oriberen eredua jarraitu du eta Parisen bere bigarren domina bilatuko du Joko Paralinpikoetan, batez ere bizkar erako 100 metroko S8 proban, bere proba fetitxean. Futbolean atezain hasi zen, baina lesio batek kloroarekin lotu zuen errehabilitazioan. Iñigo Llopis Parisera heldu da aipatutako proban egungo munduko txapeldun gisa, eta horrek bere itxaropenen presioa areagotzen du. “Tokion zilarra irabazteak itxaropen eta determinazio zentzua sortu du nire entrenamendu erregimenean”, adierazi du Llopisek, nazioarte mailako izarretako batek. Azken zikloko Europako eta Munduko txapelketetan podiumera igotzera ohituta, Llopisek bere markak hobetzeko eta urrea lortzeko duen anbizioa indarberritu da Parisen. Lehiarako gogoz dagoela dio, azken urtea hitzordurako prestaketa sutsuan eman ondoren eta aurretik Joko Olinpikoetako lehia jarraitu ondoren.

Nahia Zudairek ere podiumera igotzea du helburu. 20 urteko atletak laugarren postuan bukatu zuen Tokion, 2021ean, bai S8 estilo libreko 400 metroko proban, bai tximeleta estiloko 100 metrokoan. Parisen giro ezin hobea aurkitzea espero du Nahiak, senideez eta lagunez inguratuta. “Parisen lehiatzeak esanahi berezia du niretzat, etxetik hain gertu egonda. Tokion ez genuen izan harmailetako berorik “dio Zubietakoak.

Zudairek sasoi bikaina erakutsi du aurten, Europako Txapelketetanestilo libreko 400 metrokoan zilarrezko domina eta bukar erako 100 metrokoan brontzea lortuz, baita errekesbu probetan emaitza bikainak ere. 

Abuztuaren 28tik irailaren 8ra programatuta dauden
Pariseko Paralinpiar Jokoak ekitaldi zirraragarria izango direla ematen du. Llopis abuztuaren 31n hasiko da lehian eta Zudaire irailaren 1ean. 

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago