Basque Team Fundazioak doluminak adierazi nahi ditu Javier de Aymerichen heriotzagatik
28-urtarrila-2024

Basque Team Fundazioak doluminak adierazi nahi ditu Javier de Aymerichen heriotzagatik

Richard Oribe garun paralisidun igerilari handien eta ospetsuenaren entrenatzailea zendu da igande honetan, 70 urte zituela. Javierrek Basque Team Fundazioaren beka jaso zuen erakundea sortu zenetik Richarden entrenatzaile gisa, eta hura erretiratu ondoren, enbaxadore papera bete zuten biek, erakundeari aniztasun funtzionala duten pertsonentzat kirolaren garrantzia zabaltzen lagunduta, bai enpresa-munduan, bai hezkuntza-munduan.

1978an Madrilgo INEFen Heziketa Fisikoan lizentziatu zen, UPV/EHUn irakasle izan zen eta igeriketa entrenatzaileen hainbat belaunaldi trebatu zituen oraindik indarrean dagoen eta Espainiako teknikariek erabiltzen jarraitzen duten lan-metodologiarekin.

Aymerich paraleloan hazi zen Richard Oriberekin, tandem ahaztezina osatuz. Berarekin parte hartu zuen Sidney 2000ko, Atenas 2004ko, Pekin 2008ko eta Londres 2012ko hitzordu paralinpikoetan, eta elkarrekin Konporta Kluba ere sortu zuten. Richardek nazioarteko 135 domina eta urrezko zortzi, zilarrezko sei eta brontzezko bi irabazi zituen sei Jokotan, eta Javier beti egon zen bere ondoan.

Basque Team Fundazioak azpimarratu nahi du, alde batetik, igeriketa paralinpikoaren garapenean egindako kirol-ekarpen ukaezin eta ordainezina, eta, zehazki, garun-paralisia eta hartutako garun-kaltea duten pertsonen kasuan goi mailako kirolean egindako ekarpena, eta, bestetik, Javierrek izan duen giza kalitatea eta erakundearekiko jarrera ona.

Basque Teamek doluminak luzatu nahi dizkie Javierren familiari eta lagunei, halako galera konponezinaren aurrean, une zail hauetan, sostengua eta babesa eskaintzeko.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago