basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 04
abendua
2015

Tania Calvori ia zabaldu zaio ate olinpiarra Munduko Kopako bigarrenean 6. eginda

Munduko Kopako bigarren lehiaketa jokatzen ari da Cambridgen (Zeelanda Berria), eta Tania Calvok seigarren amaitu du Taldekako Abiadura proban Helena Casasekin batera. Emaitza bikaina da, hasteko Munduko Kopako aurreko emaitza, Caliko (Colombia) zazpigarrena, hobetu dutelako eta sailkapen nagusian laugarren jarri direlako azken probaren faltan (Hong Kong, 2016.01.16/17). Baina Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko duen garrantziagatik da bereziki ona emaitza hau, ate olinpiarra ia zabaldu zaio Tania Calvo Basque Teameko pistard gasteiztarrari. Ranking Olinpikoan laugarren selekzio europearra da Calvok eta Casasek ordezkatzen duten Espainia, eta lehen bostek lortuko dute Rio 2016rako txartela. Hamar probetako emaitzak metatuta osatuko da azken rankinga, eta jada zortzi jokatu dira; aipatu Munduko Kopako azkena eta Munduko Txapelketa (London, 2016.03.02/06), falta dira. Cambridge-eko dominen lehiak jokatu ez badira ere, Errusia, Alemania eta Herbehereak ez dira jada lehen hiru postuetatik atzeratuko, beraz hortik gora dauden hiru selekzioen artean bi plaza dituzte jokoan, eta hor Espainiak du abantaila laugarrena delako, Frantzia eta Britainia Handiaren aurretik. Cambridgeko seigarren postuarekin (33.757) hori berretsi dute Calvok eta Casasek, Frantzia zazpigarrena izan bait da (33.924) eta Britainia Handia hamaikagarrena (34.279).

Zeelanda Berriko emaitza Taldekako Abiaduran

Munduko kopa

Munduko Kopa Pistan 2 Cambridge (ZB)

05
abendua
2015
06
abendua
2015