basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Nadia Erostarbe

Surfa
Jatorria Zarautz
Bizilekua Zarautz
Jaiotza 2000-05-27
Kirola Surfa

Bio

Nadia surflarien familiatik dator. Euren gomendioak entzuten ditu, eurak dira bere sostengua, eurekin bidaiatzen du eta eurek irakatsi zioten, hiru urterekin, bere ogibide bihurtu den kirola. Senitarteko guztiek surfeatzen dute: aitak, amak, ahizpak, osabak… Hiru urterekin jarri zen taula baten gainean eta ordutik ez da geratu.

Nadiak hasieratik etorkizun oparoa izango zuela erakutsi zuen arren, 2018a berezia izan zen. Bere ibilbidean jauzi handia eman zuen Munduko txapelketa jokatu zuenean, taharakoa. Proba handia zen, handiekin neurtu behar zituen indarrak eta seigarren postuan amaitu zuen. Hori hasiera besterik ez zen izan. Gainera Aloha Cup-ean urrea irabazi zuen taldearen partaide izan zen.

2019an Senegalen eta Txilen lortu zituen garaipenek baieztatu egin dute Munduko txapelketan ikusi zena. Ondoren, Miyazakiko Munduko txapelketan, onena izan zen berriro banakako lehian, 12. postuan bukatuta.

Orain dela bi urte bajoia izan zuen Australiako surfa etxeko ikasketekin uztartu behar izan zuenean. “Australiara joan etorriak egiten nituen klaseetara joateko. Batzuetan hegazkina hartzen nuen azterketa bat egiteko eta jarraian Australiara itzultzen nintzen. Estresagarria zen” gogoratzen du.

Orain ikasketak apur bat alboratu ditu baina denboraldi honen ondoren berrartuko ditu, surfeatzeaz gain, elikadurarekin lotutako ikasketak egin nahi dituelako. Gaur egun buru belarri lanean ari da Tokioko Jokoetarako sailkapena poltsikoratzeko.

Palmaresa

27
abuztua
2023
Surfa

Nadia Erostarbe surflariak hirugarren amaitu du Pro Anglet txapelketan

Nadia Erostarbek urrats sendoak ematen jarraitzen du azken asteetan zirkuitu pribatuaren barruan. Bosgarren izan zen Challenger Serieetako Ballito Pro eta US Openean ere, joan den astean Lacanau Pro txapelketa irabazi zuen eta gaur Qualifying Serieetako, 3,000 kategoriako, Rip Curl Pro Angleteko final berri batean sartzetik oso gutxira geratu da. Basque Teameko beka duen kirolariak hirugarren […]

20
abuztua
2023
Surfa

Nadia Erostarbe surflariak Caraïbos Lacanau Pro txapelketa irabazi du

Nadia Erostarbek une gozoa bizi du. Fisikoki eta teknikoki zarauztarrak azken hitzorduetan erakutsi du dohainez beteriko etapa bat igarotzen ari dela. Bosgarren izan zen hilabete honetan bertan Challenger Serieetako US Openean eta gaur garaipena lortu du Grande Plage, Lacanau Océan, Gironden, Frantzian. Qualifying Serieen barruko Lacanau Pro txapelketan, Nadia Erostarbe 32 onenen kanporaketan lehiatzen hasi […]

05
apirila
2022
Surfa

“Denboraldi-aurrean egin duzun lan guztiak emaitza ematen duela ikusteak konfiantza eskaintzen dizu”

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflaria matematikoki sailkatuta dago Challenger Serieetarako Israelgo Netanya Pro txapelketaren ondoren, QS surf zirkuituak Caparican jarraitzen du. Gaurtik apirilaren 10era bitartean Estrella Galicia Caparica Surf Fest 2022 txapelketa jokatuko da eta ondoren Estrella Galicia Pro Santa Cruz presented by Noah Surf House torneoaren txanda izango da, apirilaren 12tik 16ra. Gizonezkoetan bederatzi […]

26
martxoa
2022
Albisteak

Nadia Erostarbek bigarren postua lortu du Netanya Pro txapelketan

Basque Teameko surflaria Teresa Bonvalot portugaldarrak baino ez du gainditu  finalean Gure surflariek hitzordu handien gose ziren jada, eta denboraldiko lehena Israelgo Kontiki hondartzan jokatu da martxoaren 15etik. Gure kirolari asko lehiatu dira ekitaldian, baina Nadia Erostarbek egin du distira gehien. Zarauztarrak bere surf indartsua paseatzera atera du, normalean olatuekin amaitzeko duen sendotasunarekin, eta pixkanaka […]

01
urria
2020
Surfa

Nadia Erostarbe, txapeldunordea Portugalgo MEO Cup of Surfing txapelketan

Basque Teameko surflariak Johanne Defayren aurka galdu du finalean Mundu mailako eliteko rider-ak bertan zirela, World Surf of League-ak ekitaldiak sustatu ditu Frantzian eta Portugalen 2020ko irailaren amaieran eta urriaren hasieran. Lehenengoa French Rendez-Vous of Surfing izan zen, Angelun, non Andy Criere Basque Teameko surflaria txapeldunorde izan zen, eta bigarrena Ericeiran jokatutako MEO Cup of […]

23
abuztua
2020
Surfa

Nadia Erostarbek hirugarren postuan bukatu du Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketa

Zarauzko surflariak erakustaldia eman du Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketako final-laurdenetan, Melania Suarez kanariarra ezustekorik gabe gaindituta. Nadiak 12.07ko puntuazioa lortu du eta Melaniak 8.50ekoa. Nadiak estatuko surflari onenetakoa dela erakutsi du txapelketa osoan zehar, surf moderno eta oldarkorra eginez. Hala ere, finalerdian Teresa Bonvalot izan du aurrez aurre, azkenean txapelketa irabazi duena. Portugaldarrak […]