basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 23
ekaina
2016

Markel Alberdi igerilariak ilusioz ekingo die bere lehenengo Olinpiar Jokoei

Estilo libreko 100 metrokoan estatuko errekorra duen eibartarra 4×100 metroko errelebu lasterketan lehiatuko da abuztuaren 7an. Gaur Fadurara etorri da Hobekuntza Teknikorako Zentroan azterketa biomedikua egin eta prentsaurrekoa emateko.

Markel Alberdiren taldeak plaza lortu du federazio britainiarrak proba horretan parte hartzeari uko egin eta gero.

Markelekin batera gaurko prentsaurrekoan izan dira ‘Gazte Olimpic Team’ lehiaketa irabazi duten eta Riotik, sare sozialen bitartez, publiko gazteari euskal kirolarien parte-hartzearen berri emango dioten blogariak.

BASQUE TEAMeko Markel Alberdi igerilariak Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu du lehen aldiz. Eibartarrak du estilo libreko 100 metroko proban estatuko errekorra eta estilo libreko 4×100 errelebu proban lehiatuko da, Igeriketako Nazioarteko Federazioak bere taldea berreskuratu baitu, Britainia Handiak probari uko egin eta gero.

Europako Txapelketaren ondoren, Alberdik, Aitor Martinez madrildarrak eta Tokioko Miguel eta Bruno Ortiz-Cañavate anaiek osatutako taldea bosgarren izan zen olinpiar errepeskan; beraz, beste talde batek uko egitea behar zuen sailkatzeko. Azkenean hori gertatu da. 2015eko Munduko Txapelketan Britainia Handiak estilo libreko 4×200 metroko proba irabazi zuen eta esfortzua errelebu luzeago horietan jartzea erabaki du. Sailkapena albiste ikaragarrarria izan da lau kirolarientzat, bakarka ez baitzuten Riorako plazarik lortu.

Marke l Alberdik (Eibar, 1991) bere kirol ibilbidea Urbat Urkotroniken hasi zuen eta gaur egun Bidasoa XXI taldean aritzen da. Madrilgo Errendimendu Altuko Joaquin Blume Zentroan egiten dituen entrenamenduak ingenieritza mekanikoko ikasketekin uztartzen ditu. Iazko udan Montjuïcen Espainiako errekorra hautsi zuen estilo libreko 100 metrokoan, 49″18 denbora eginda (berak urte bete lehenago Berlingo Europako Txapelketan lortutakoa zazpi ehunenekoetan jaitsiz). Gainera estilo libreko 50 metrokoan Espainiako Irekian brontzezko domina erdietsi zuen.

Berarekin hamahiru dira dagoeneko Rion lehiatuko diren Basque Teameko kirolariak.

GAZTE OLIMPIC TEAM, zortzi blogari Riora joango dira kirolariekin
Basque Team Fundazioak eta Gazteaukerak, gazteei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren atariak, antolatutako ‘Gazte Olimpic Team’ lehiaketa irabazi duten gazteak ere joango dira Riora. Txapelketa irabazi duten lau neskek eta lau mutilek kirol probak ikusteko eta Euskadiko kirolariekin egoteko aukera izango dute, bai Olinpiar Jokoetan, bai Paralinpiar Jokoetan. Hango bizipenak Gazteaukerako atarian, blogean, eta sare sozialetan idatzitako kroniketan kontatuko dituzte.

Hauexek dira irabazleak, danak 21 eta 27 urte bitartekoak: abuztuaren 8tik 16ra Olinpiar Jokoetara joango diren Irati Aguirre Tolosa (Donostia), Jon Altun a Egitegi (Lasarte–Oria), Aitor Biain Barrena (Oñati) eta María López Juez (Zumaia), eta irailaren 10etik 18ra Paralinpiar Jokoetara joango diren Uxue Otxoa Alberdi (Arrasate), Nerea Gurrutxaga Zuatzubizar (Elgoibar), Urko Zabala Camino (Zarautz) eta Iñaki Lasa Eturarenak (Andoain). Guztiek kazetaritzan edo kirol munduan dute eskarmentua eta aukeratuak izan dira lehiaketara testuak edo bideoak aurkeztu dituztelako, bai euskaraz, bai gaztelaniaz.

Goi mailako euskal kirolarien lorpenaz ikusentzule gazteengana hurbiltzea denez programaren helburua, epaimahaiak aurkeztutako lanen sormena, originaltasuna eta freskotasuna hartu ditu kontuan, horien bitartez lortuko baita Facebook, Twitter, Flickr, Instagram edota Youtubeko erabiltzaile gazteen arreta bereganatzea. Aipatutako kanaletan egingo dute gazteek kirolarien jarraipena, tartean gaur prentsaurrekoan izan dugun Markel Alberdi igerilariarena.