basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 25
apirila
2022

Basque Teamek eta Ausolanek ‘Aktiba zaitez’ kanpaina berria abian jarri dute, kirol egokitua nabarmentzeko helburuarekin

Ekimenaren xedea da ikasleen artean kirol egokituaren modalitateak zabaltzea, horien praktika sustatzea eta aniztasun funtzionala duten pertsonen lekuan jartzea zer den erakustea

Goi mailako euskal kirola bultzatzen duen Basque Team Fundazioak  eta Ausolan kolektiboentzako sukaldaritza enpresak ‘Aktiba Zaitez’ kanpainaren 2. edizioa martxan jarri dute, bizimodu osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzeko, haurtzarotik hasita. Ekimenak, oraingo honetan, kirol egokituak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutaraztea, desgaitasuna duten eta goi mailako kirola egiten duten pertsonak ikusaraztea eta umeak sentsibilizatzea du helburu.

‘Aktiba zaitez’ kanpaina hirugarren hiruhilekoan egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako jantokietan. Eguerdiko bazkalorduko denbora librea aprobetxatuz, proiektuak azpimarratu nahi du kirola praktikatzea funtsezkoa dela osasunari eusteko, eta, gazteenen bitartez, gizartea sentsibilizatu nahi du kirol egokituarren inguruan eta desgaitasuna duten pertsonek aurre egin beharreko erronken inguruan.

Hiru euskal kirolari paralinpikoen bitartez, Agurtzane Egiluz (gurpildun aulkiko saskibaloia, Gasteiz), Iker Sastre (mahai tenisa, Bilbo) eta Ager Solabarrieta (tiro egokitua, Ondarroa), datozen hilabeteetan hainbat ekintza eta erronka garatuko dituzte, bazkalaurretik edo bazkalondoren, Ausolanek kudeatutako eskola-jantokietan. Jarduera multzo horren helburua da ikasleek praktikatuko dituzten kirol egokituko modalitate batzuk erakustea, aniztasun funtzionala duten pertsonen lekuan jarri eta ikasteko helburuarekin.

Jarduera eta ariketa horiei esker, ikasleei igorri nahi zaie oso garrantzitsua dela elikadura osasungarria izatea, desgaitasuna duten pertsonak kirolean eta, oro har, bizitzan integratzea eta Basque Teameko kirolarien bidez, hain ezagunak ez diren beste kirol batzuk ezagutu eta praktikatzea, jantokian egon beharreko denbora aprobetxatuz jarduera fisikoa egiteko.

‘Aktiba zaitez’ kanpainak konpromisoa dauka Garapen Jasangarrirako Helburuekin

Ekimena, gainera, Garapen Iraunkorrerako hiru helbururi lotuta dago. ‘Aktiba Zaitez’ kanpainarekin bat egin duten kirolariek haurrei helarazi nahi dizkieten mezuetako batzuk azpimarratu dituzte.

Ager Solabarrietak azaldu duenez, “egunero eliteko kirolean lehiatzeko oso garrantzitsua da bizimodu osasungarria izatea; fisikoki eta mentalki osasuntsu egoten eta aktibo egoten laguntzen digu, horregatik ezinbestekoa da dieta orekatu bat egitea” (3GJH, “Osasuna eta ongizatea”).

Agurtzane Egiluzek, berriz, azpimarratu du “kirolean ez dagoela desberdintasunetarako arrazoirik, dibertsitate funtzionala duten pertsonen kirolean, esaterako, gurpildun aulkiko saskibaloian, ez da bereizketarik egiten taldea osatzen duten lagunen artean, eta bi sexuetako kideek osatzen dute” (5GJH, “Genero Berdintasuna”).

Azkenik, Iker Sastrek gogorarazi nahi izan du “minusbaliotasuna izateak ez duela eragozten kirol batean maila gorenera iristea” (10GJH, “Desberdintasunak murriztea”).

Ausolanek eta Basque Teamek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten 2020an. Hitzarmen horrek, hain zuzen, bizimodu osasungarrirako bultzada eman nahi izateaz gain, bi erakundeek kirolariei entrenamenduarekin, lehiaketa ofizialetan parte hartzearekin eta kirol jarduera amaitutakoan laneratzearekin bateragarriak diren enplegu baldintzak ahalbidetzeko hartu duten konpromisoa ere biltzen du.