basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AlbisteakErrugbia 19
ekaina
2016

Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua errugbi jokalariek Rioko Jokoetan lehiatzeko txartela lortu dute

Zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioa Olinpiar Jokoetarako sailkatu da finalaren azken jokaldian Samoa menderatu eta garaipen historiko eta epikoa lortu ostean. Estatuko konbinatuak Rio 2016rako azken plaza eskuratu du, Monakoko aurreolinpikoan parte hartu duten beste 15 selekzioen artean nagusitu eta gero.

Olinpiar ametsak mirari bat eskatzen zuen eta mirari hori azken unean heldu da, azkenengo segundoan. Final laurdenetan Irlandari irabazi ondoren (7-12) eta finalerdietan Errusia azpiratu eta gero, (17-12) zazpiko errugbiko selekzioa finalean Samoari nagusitu zaio (22-19), Ignacio Martinen entsegu bati esker.

Hamabosteko errugbiaren arazoak tarteko, euren klubetatik urrun, selekzioarekin prestaketa zorrotza egin dute, hasieran sinestezina zirudien ametsa lortzeko.

12 eta 0 aurretik jarri diren arren, fisikoki boteretsua den Samoak buelta eman dio partidari, markagailuan 12 eta 19koa jarriz. Ematen zuen garaipenak ihes egingo zuela baina Jose Ignacio Inchaustiren taldeak egoera konpontzen jakin du.

Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genuarekin 13 dira dagoeneko Jokoetarako sailkatuta dauden Basque Teameko kirolariak.

Atletismoa: Trihas Gebre (10.000 m); Carlos Tobalina (pisu jaurtiketa)
Pistako txirrindularitza: Tania Calvo
Errepideko txirrindularitza: Ane Santesteban
Piraguismo eslalom: Maialen Chourraut (K1), Ander Elosegi (C1)
Piraguismo pista: Iñigo Peña (K4-1000)
Olinpiar Tiroa: Pablo Carrera
Triatloia: Ainhoa Murua
Igeriketa: Markel Alberdi
Errugbia: Igor Genua, Ignacio Martin, Pablo Feijoo