basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 12
ekaina
2012

Juanjo Aranburuk eta Pablo Carrerak Londres dute begi artean

Aukera guztiekin abiatuko dira Londresera euskal tiratzaile olinpikoak

2012ko ekainaren 12an.- Pablo Carrera eta Juanjo Aranburu, Londreseko Jokoetan tiro olinpikoak izango dituen bi ordezkari euskaldunak, hedabideen aurrean azaldu dira gaur bien babesle den Basque Team fundazioaren egoitzan, hitzordu olinpikoaren atarian beraien asmoak plazaratzeko asmoz. Bat egin dute biek mezuarekin, prestakuntzan murgilduta lau urte gogor eman dituzte onena lortu ahal izateko, goreneko postuetan nor egongo den beste baldintza batzuek erabakiko dutela aipatzerakoan, hala nola, gogo-aldartea, eguraldia edota zenba itetan lehiaketan izan dezaketen zortea.

Pablo Carrera (Bilbao 1986/8/2) Londreserako sailkatu zen lehen kirolari euskalduna izan zen, 2011ko maiatzean lortu zuen Fort Benning-eko (AEB) Munduko Kopan. Estreinekoz arituko da Jokoetan eta bi modalitatetan hartuko du parte. 10 metroko pistolan zutik egiten da tiro aire konprimituko armarekin, 4,5 mm-ko kalibreduna, eta 10×10 zentimetroko itua dute jomuga. Helburua 10 metrora dago eta tiralariek ordu eta berrogeita bost minutu dituzte nahi adina tiro egiteko, amaieran puntuagarriak diren 60 tiroak egiteko. Bigarren modalitatea 50 metroko pistola da, honetan 22LR kalibredun ohiko munizioa erabiltzen da, 50 metrora dagoen 50×50 zentimetroko itua, eta bi orduko muga baliogarriak diren 60 tiroak egiteko.

2006tik ari da nazioarteko txapelketetan parte hartzen Pablo eta adinez bizitza luzeko kirola izan arren, bataz bestekoa jokoetan eta munduko txapelketan 30 urtekoa da, bilbotarraren gaztetasuna nabarmendu beharra dago beraz (25 urte). Azken aro olinpikoan 6. Izan zen 2009ko Munduko Txapelketan (50 metroetan) eta urtebete geroago 12. airezko pistolako Munduko Txapelketan (10 metro). Bere arrakastarik handienaren bermearekin iritsiko da Londresera, izan ere 2012an lortu du Finlandiako Vierumaki hirian Europako txapeldun bilakatzea 10 metroetan. Aurten hiru Munduko Kopatan hartu du parte (Londres, Milan eta Munich) eta alemanian lortu du emaitzik onena 4. postuarekin. Uztailaren 28an lehiatuko da Londresen aire konprimituan eta 50 metroetan berriz abuztuaren 5ean.

Tiratzaile bilbotarrak aitortu duenez “nire bizitzako ametsa da, Munduko txapelketan egotea sinestezina da, baina honako hau handiagoa, beharbada Jokoetan ez zaituelako zure herrialdeak aukeratzean eta sailkapena norberak irabazten duelako”. Gaineratu duenez “sekulako erronka da, baina ez dut presio gehiegirik sartu nahi, beste edozein lehiaketa bezala hartu beharra dago, bestela urduritasunak eragin izan dezake”. Hortaz, Ingalaterrako hiribura zentzuzko asmoekin joango dela aipatu du, aldez aurretik domina lortzea pentsatu gabe”.

Juanjo Aranburu (Irun 1981/10/13). Bigarrenez arituko da Joko Olinpikoetan 2008an Beijingen diploma olinpikoa eskuratu ondoren (8.postua). Plater-tiraketan skeet modalitatean hartuko du parte. 25 platerreko 5 txanda tirokatzen dira, 12ko kalibredun eskopetarekin eta berunezko 24 gramoko kartutxoak munizio bezala erabilita. Bost tiraketa gune ezberdin daude eta lehiaketa kanpoan egiten da. Platerrek 11 zentimetroko diametroa daukate eta norabideak aldakorrak dira. Lehiaketa bakoitzeko sei onenek Final Olinpikoa jokatuko dute, 25 platerreko txanda bakarrarekin.

Azken urteetan bilakaera ikusgarria izan du Juanjok. 2009an 15. izan zen Munduko Txapelketan eta 11. Europakoan. Emaitza aipagarrienak hala ere 2011n heldu ziren, batez ere Belgradon lortutako Munduko Txapelketarekin, Jokoetarako sailkatzeko aukera bakarra zeukan eta garaipen horri esker lortu zuen irundarrak. Urte horretan ere Munduko Kopako finala jokatzeko aukera izan zuen Arabiar Emirerri batuetan, 3. amaitu zuelarik. 2012an hiru Munduko Kopa jokatu ditu, eta 11. postua izan da bere sailkapenik onena Larnakako Europako Txapelketan bezala. Juanjo uztailaren 30ean eta 31an lehiatuko da Londresen.

Irundarrak aipatu duenez, “lau urteko prestaketa eginda dago jada, eta orain ahalik eta txukunen egitea dagokit. Nire asmoak goreneko emaitza lortzea dira baina argi dago kontrolatzen ez ditugun baldintzek ere eragina izan dezaketela: nola zauden egun horretan bertan, zure arerioak nola dauden, zortea, eguraldia…”

Bere bigarren parte-hartze olinpikoa “lau urteko lanaren ordaina” bezala ikusten du eta “sailkapena nortu nuenetik nire helburua irabaztera joatea izan da” gaineratu du.

Irundarrak lan txukuna egiteko gogo itzela duen arren “30 tiratzaile izango gara bertan, munduko onenak, maila berekoak guztiak eta denok borrokatu dugu sailkapena lortzeko, beraz egun horretan gogo-aldartea edota eguraldia egon daiteke norberaren teknikaren gainetik” aipatu du gaur goizean.

Euskal tiratzaile olinpikoen agerraldia aprobetxatu nahi izan du Basque Team Fundazioak Astorek euskal kirolarientzat diseinatu duen kirol-arropa salgai jarri duela jakinarazteko. Basque Team-ek Astore etxearen lau kirol-jantzi jarri ditu salgai bere webgunearen bitartez (http://www.made4run.com/es-ES/marca/basque-team/184). Diseinu modernoko jantziak dira, azken sorkuntzako ehun teknikoez eginak eta erosotasuna bermatzen dutenak kirol jardueran. “Elmet” eta “Picadilly” kamisetak eta “Archaway” poloa dira, gizonezko eta emakumezkoentzat hurrenez hurren, %100ean kalitatezko kotoian eginak, bi urdin-tonu uztartzen dituztenak, Basque Team-en ohiko kolorean. Honekin batera “Docklands” txaketa ere eskuragarri dago, Astore Stretch-ean, gorputzera bikain egokitzen den ehun bielastikoan eta azala lehor mantentzen duena berotasuna pisurik gabe emanez. Nailon ezko kanpoko azalak berriz iraunkortasuna eta errendimendua bermatzen ditu. Eñaut Aranberri, Astoreko Teamwear lineako arduradunaren hitzetan, “diseinuak inspirazio europearra dauka, kantauriko urdinetan oinarritua eta gaur egungo patroiei ondo egokitua”. Goi mailako kirolaren aldeko apostua berretsi nahi du etxe gipuzkoarrak honako babesletzarekin eta era berean atzetik datozen euskal kirolari gazteei eman nahi die laguntza.