curling-a albisteak





Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek laugarren bukatu dute Dutch Mastersean
Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek urte amaiera oso azpimarragarria izan zuten, apirilean Gangneungen jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkapena lortu baitzuten eta Gothenburgeko binakako mistoen Kopako final-laurdenetara iritsi baitziren. Asteburu honetan munduko zirkuituko beste proba batean ere jardun dute, 15 talderi aurre eginez eta Zoetermeer herrian egindako Holandako binakako mastersean brontzezko dominarako neurketa jokatzera iritsiz. Lehen […]
otsaila
2022 Curling-a
Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek zilarrezko domina irabazi dute World Curling Tourreko Hvidovreko Bikote Mistoen Kopan
Basque Teameko bekadunak diren Oihane Otaegi eta Mikel Unanue curling jokalariek distira egin dute asteburu honetan Danimarkako Hvidovre herrian, podiumeko bigarren tokira igo eta Munduko ligari dagokion Bikote Mistoen Kopan zilarrezko domina lortzeko. Hitzordu honetan trebe aritzen dira donostiarrak, 2020ko lehiaketa honetan brontzea irabazi baitzuten. A multzoaren barruan Otaegik eta Unanuek Danimarkako lehen bikotea garaitu […]
otsaila
2022 Curling-a
‘Oreinaren pentsaera’
Kapitulu honetan Oihane Otaegi eta Mikel Unanue curling jokalariek kontatuko digute zein izan den Beijing 2022an lehiatzeko izan duten borroka, nahiz eta azkenean helburu hori lortu ez duten. Porrotek arrastoa uzten dute; hala ere, ez dituzte donostiarren ilusioak suntsitu. Oihane eta Mikel buru-belarri ari dira lanean egiturak eta tradizioa Euskaditik kanpo dauden diziplina batean, estatu […]
otsaila
2022 Curling-a
Curlingari buruzko kapituluak itxiko ditu “BAT To Beijing” programaren emanaldiak
Dokumental sortaren bost atalak igande goizetan emititu dira ETB1eko ‘Helmuga’ programaren barruan Aste honetan Basque Team Fundazioarentzat Korima Films ekoiztetxeak egindako dokumental sailak bere emanaldiak itxiko ditu curlingaren munduan barneratuz, ‘Oreinaren pentsaera’ deituriko kapituluarekin. Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek kontatuko digute zein izan den Beijing 2022an lehiatzeko izan duten borroka. Oihanek izotzezko patinaje artistikoan eman […]
azaroa
2020 Curling-a
“Orain kirola eta Olinpiar Jokoetara iristea da gure ametsa”
Nahiz eta ezustekoz beteriko denboraldi hasierari eta covid-19ak eragindako efektuei aurre egin behar izan dieten, Mikel Unanuek eta Oihane Otaegik brontzea lortu dute hilabete honetan World Curling Tourreko Heracles Mixed Doubles Slovakia Cup txapelketan. Brontze honek bultzada eta motibazioa ematen die Unanueri eta Otaegiri euren helburu nagusia, Beijingeko 2022ko Jokoetarako sailkapena, lortzeko borrokarekin jarraitzeko. Basque […]
azaroa
2020 Curling-a
Brontzezko domina Oihane Otaegi eta Mikel Unanuerentzat World Curling Tourreko Heracles Mixed Doubles Slovakia Cup txapelketan
Nahiz eta ezustekoz beteriko denboraldiari eta covid-19ak eragindako efektuei aurre egin behar izan dieten, Mikel Unanue eta Oihane Otaegi podiumera igo dira Bratislavan jokatu den nazioarteko txapelketan. Bikote donostiarrak, entrenamendu ofizialetara joaterik izan ez zuen arren eta aurretik Eslovakiako pistan eskarmenturik ez zuen arren, azken laurdenetara iristea zuen helburu. “World Curling Tourrean lehiatzeko hainbeste zailtasun […]
“Gure esku dagoen guztia egiten saiatu behar dugu, gero osasun langileen lana ahalik eta errazena izan dadin”
Basque Team Fundazioak Irantzu Garcia curling-jokalariarekin hitz egin du koronabirusaren pandemiak sortutako egoeraz. Oraintxe bertan Osakidetzako zerrendetan dago, lehen ekintza lerrora pasatzeko noiz deituko zain. Hori gertatzen den bitartean, Gasteizko osasun langileen aldeko kanpaina batean parte hartu nahi izan du, Espainiako txapelketaren bat irabazteko erabili zituen kamisetetako bat emanez. Kirol arloan, dena airean geratu dela […]
“Domina lortzen ahaleginduko gara; egindako lan eskerga han erakutsi nahi dugu”
Irantzu eta Gontzal Garcia Basque Teameko curling jokalariak anbizio handiz azaldu dira apirilaren 21etik 28ra Östersunden, Suedian, jokatuko den bikote mistoen Munduko txapelketari begira Irantzu eta Gontzal Garcia neba-arrebek une gozoa bizi dute. Irantzuren garaipenak Dutch Masters Mixed Doubles txapelketan (World Curling Tourreko proba) eta laugarren aldiz estatuko titulua berresteak indarra eman die urteko euren […]
“Uste dugu azken urteetako esperientziari eta entrenamenduei esker curling tradizio handiagoa duten herrialdeekin lehitzeko gai izango garela Munduko txapelketan”
Espainiako txapelketan lortutako garaipenak, Suedian apirilaren 20tik 29ra Munduko txapelketa jokatzeko txartela ematen die Basque Teameko Irantzu eta Gontzal Garcia kirolariei Irantzu eta Gontzal Garcia neba-arrebek une gozoak bizi dituzte. Gontzal Munduko junior txapelketa jokatzeko deitu zuten eta bitartean Irantzuk, Brendan Bottcher entrenatzailearekin, Dutch Masters Mixed Doubles jokatu zuen Holandan. Irantzu da curlingeko Munduko zirkuituan […]
urtarrila
2018 Curling-a
Irantzu Garciak irabazi egin du Dutch Masters Mixed Doubles txapelketa
Basque Teameko Irantzu Garcia World Curling Tourraren barruan txapelketa bat irabazi duen lehen kirolaria da estatu mailan. Garaipen hau euskal curlingarentzat bikaina izan den asteburuan heldu da, Irantzuk eta bere entrenatzailea den Brendan Bottcher-ek Txuri-Berri klubeko Oihane Otaegi eta Mikel Unanue hartu baitituzte mendean finalean. Irantzuk eta Brendanek 5 eta 3 irabazi dute eta Holandako […]
martxoa
2016 Curling-a
Gontzal Garcia Vez curling jokalaria maila goreneko kirolariei eskainitako Basque Teamen beka programan sartu da
Gontzal Garcia Vez curling jokalariak maila goreneko kirola sustatzeko BAT Basque Teamek eskaintzen duen beka jasoko du aurten lehen aldiz. Gaur arratsaldean akordioaren kontratua sinatu dute Gontzalek eta Olatz Legarzak, BAT Basque Teameko koordinatzaileak. Gontzal Garcia (Vitoria-Gasteiz, 1997) bere gurasoekin eta Irantzu bere arrebarekin hasi zen curling-ean. Irantzuk ere Basque Teameko beka dauka. Biek Iparpolo […]
Irantzu Garcia eta curling-a ‘BAT To Rio’ programaren hurrengo protagonistak izango dira
Joan den asteburuan Espainiako curling txapelketa irabazi zuen Irantzu Garciak binakako mixtoan bere neba Gontzalekin batera, eta bera izango da, hain zuzen ere, bihar, urtarrilaren 23an emitituko den ‘BAT to RIO’ saioaren hurrengo atalaren protagonista. Programa 14:45ean eskaintzen da ETB2n eta 21:00etan ETB1en, euskal kirolari olinpikoen prestaketa erakustea du helburu eta euskal telebista publikoak BASQUE […]
Sergio Vez seigarren Europako Curling Txapelketan
Sergio Vez basauritarra, Basque Team kirolaria, Europako Curling Txapelketan ez hotz eta ez bero geratu da. Espainiako selekzioko kide izan da B mailako txapelketan Mikel Unanue, Antonio de Mollinedo eta Jose Manuel Sanguesarekin, eta azken partiduan lortu dute maila mantentzea. Lorpen eskasa helburu nagusia A mailara igotzea zela aintzat hartuta, baina aringarria aldi berean, maila […]