basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 25
uztaila
2011

Brontzezko domina Naiara Gomezentzat Europako maratoi piraguismoko txapelketan K-2arekin

Maria Perez Piñeiro galiziarrarekin batera urrea lortzeko borrokan izan ziren Saint Jean de Losnen (Frantzia)

Zilarra edota urrea izan zitekeen domina lortu zuten getxoztarrak eta Maria Perez Piñeiro galiziarrak osatutako bikoteak, proba zoragarria burutuz. Hauek gidatutako K-2ak irteera bikaina egin zuen eta aurreneko paladetatik aurrea hartu zieten aurkariei, era honetan dominen lehian izan zezaketen arerio mordoa bazterrean utziz. Naiararen hitzetan, “azkenean izandako karranpek eta ahultasunak, 2 egun lehenago izandako birusak eraginda, kalte handia egin zigun eta merezi genuen karrera egitea galarazi baita ere”. Hungariar bikoteak eraman zuen garaipena, etxekoen aurretik. Emaitza honi esker Naiarak urrian, Singapurren, jokatuko den mundialerako txartela lortu du, aurretik iraileko Pontevedran iragarrita dagoen sailkapeneko lehia sahiestuz.