basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AlbisteakTiro olinpikoa 17
apirila
2016

Pablo Carrerak urrea jantzi du Rio de Janeiroko Munduko Kopan

Pablo Carreta tiratzaileak urrezko domina jantzi du asteburu honetan Rio de Janeiron jokatutako Munduko Kopan, Aire Pistolako 10 metroko proban.

29 urteko bizkaitarrak Damir Mikec serbiarra hartu zuen mendean lau hamarrenekogaitik. 199,3 lortu zuen bilbotarrak eta 198,9 balkaniarrak. Hirugarren postua eta brontzezko domina Juraj Tuzinski eslovakiarrak eskuratu zituen.

Carrera aurretik joan zen ia final osoan. Hiru tiratzaile baino ez zirenean geratzen, domina ziurtatuta zuenean, eslovakiarra gainditu zuen lehenengo. Gero, azkenaurreko tiroan 9,5 bat lortu zuen; serbiarrak berriz, 9 bat. Azkenengo tiroan 10,1 izan zen bilbotarraren puntuaketa eta 9,9 Mikec-ena.

Pablo Carrerak bere bigarren urrea lortu zuen hórrela Munduko Kopatan.