Bizilekua Vitoria-Gasteiz
Jaiotza 14/7/1992
Kirola Curling-a
Bio
Irantzu Garciak urte asko pasa ditu Gasteizen, baina Zornotzan (Bizkaia) jaio zen. Gaur egun Getxon bizi da. Gaztea izan arren, curriculum inbidiagarria du, bai kirol arloan, bai profesional mailan, izotz-pistetatik kanpo. Nahiz eta oso txikitatik hasi ezaguna ez den curling kirola praktikatzen, beti argi izan zuen ez zituela ikasketak alboratuko. Era berean, ez ditu alde batera utzi lehiaketetan eta horietatik kanpo erakusten dituen sakrifizio-, ahalegin-, eskuzabaltasun- eta umiltasun-balioak. Medikuntza ikasketak egin zituen, lehen sorospenetako eta ingeleseko eskolak eman ditu eta Gurutze Gorrian eta 2018ko Pyeongchangeko Joko Paralinpikoetan boluntarioa izan da.
6-7 urterekin izotz gaineko patinajea egiten hasi zen, baina 2003an Gasteizko Iparpolo Klubean curling-era pasa zen. “Ia memoria dudanetik jokatzen dut curling-ean, beti gustatu izan zaizkit izotz-kirolak, gurasoek probatzeko aukera eman zidatenean, izugarri gustatu zitzaidan, eta gaur arte”.
Bere lehen domina 14 urterekin lortu zuen, emakumezkoen Espainiako curling txapelketan brontzea eskuratuz. Hasieran, selekzioko txapelketa mistoentzako bere bikotea Sergio Vez lehengusua zen, baina 2015etik bere anaia Gontzal Garciarekin osatu zuen bikotea.
16 domina baino gehiago lortu ditu emakumeen, bikote mistoen eta bikote bikoitz mistoen Espainiako txapelketetan. 2007an egin zuen debuta nazioartean, Tårnbyko (Danimarka) junior mailako Europako Txapelketan. Bere debuta selekzio absolutuarekin 2008ko Europako curling txapelketan egin zuen, Örnsköldsviken (Suedia). Lehen aldiz Curlingeko Munduko Txapelketa jokatu zuen 2010ean Viërmakin (Finlandia), non laugarren amaitu zuen. Cheliábinsken (Errusia) jokatu zen 2010eko Curling Mistoko Munduko Txapelketan ere laugarren postua lortu zuen. Europako Karlstadt Txapelketan (Suedia), Espainia eta Letoniako selekzioek jokatu zuten txapelketaren ondoren, estatu mailan nazioarteko 100 partidetara iritsi zen lehen curling jokalaria izan zen Irantzu.
2014ko Curling mistoko Munduko Txapelketan, Dumfriesen, brontzezko domina lortu zuen bere lehengusu Sergiorekin batera. 2017an Lethbridgeko (Kanada) Munduko Txapelketa Mistoan lehiatu zen bere anaia Gontzalekin batera. Bikote bezala hobetu zuten, baina, zoritxarrez, final-zortzirenetan galdu zuten, 2018ko PyeongChangeko (Korea) JJOOra sailkatzea lortu ez zutelarik.
Urte horretan bertan, Irantzu World Curling Tour bat irabazi zuen estatuko lehen pertsona izan zen, Herbehereetako Dutch Masters Mixed Doubles saria lortuta.
2019an erabateko apustua egin zuen Irantzuk curling-aren alde. Stirlingera (Eskozia) bizitzera joatea erabaki zuen, kirol honen sorlekura, eboluzionatzen jarraitzeko; izan ere, gureak, neguko kiroletan tradizioa duen herrialdea ez denez, ez dizkio eskaintzan ikasten eta hobetzen jarraitzeko behar diren azpiegiturak eta zerbitzuak.
Orain parentesi txiki bat egin du medikuntzan bere ibilbideari ekiteko, baina Beijingen 2022an jokatuko diren Neguko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko ametsetan jarraitzen du.
Palmaresa
Brontzezkoa | Munduko Txapelketa Biko Mixtoan | 2014 | |
Urrezkoa | Espainiako Txapelketa Biko Mixtoan | 2008-2010-2011-2012-2013-2014-2015 | |
Urrezkoa | Emakumezkoen Espainiako Txapelketa | 2015 |
apirila
2020 Curling-a
“Gure esku dagoen guztia egiten saiatu behar dugu, gero osasun langileen lana ahalik eta errazena izan dadin”
Basque Team Fundazioak Irantzu Garcia curling-jokalariarekin hitz egin du koronabirusaren pandemiak sortutako egoeraz. Oraintxe bertan Osakidetzako zerrendetan dago, lehen ekintza lerrora pasatzeko noiz deituko zain. Hori gertatzen den bitartean, Gasteizko osasun langileen aldeko kanpaina batean parte hartu nahi izan du, Espainiako txapelketaren bat irabazteko erabili zituen kamisetetako bat emanez. Kirol arloan, dena airean geratu dela […]
apirila
2018 Curling-a
“Domina lortzen ahaleginduko gara; egindako lan eskerga han erakutsi nahi dugu”
Irantzu eta Gontzal Garcia Basque Teameko curling jokalariak anbizio handiz azaldu dira apirilaren 21etik 28ra Östersunden, Suedian, jokatuko den bikote mistoen Munduko txapelketari begira Irantzu eta Gontzal Garcia neba-arrebek une gozoa bizi dute. Irantzuren garaipenak Dutch Masters Mixed Doubles txapelketan (World Curling Tourreko proba) eta laugarren aldiz estatuko titulua berresteak indarra eman die urteko euren […]
urtarrila
2018 Curling-a
“Uste dugu azken urteetako esperientziari eta entrenamenduei esker curling tradizio handiagoa duten herrialdeekin lehitzeko gai izango garela Munduko txapelketan”
Espainiako txapelketan lortutako garaipenak, Suedian apirilaren 20tik 29ra Munduko txapelketa jokatzeko txartela ematen die Basque Teameko Irantzu eta Gontzal Garcia kirolariei Irantzu eta Gontzal Garcia neba-arrebek une gozoak bizi dituzte. Gontzal Munduko junior txapelketa jokatzeko deitu zuten eta bitartean Irantzuk, Brendan Bottcher entrenatzailearekin, Dutch Masters Mixed Doubles jokatu zuen Holandan. Irantzu da curlingeko Munduko zirkuituan […]
urtarrila
2016 Curling-a
Irantzu Garcia eta curling-a ‘BAT To Rio’ programaren hurrengo protagonistak izango dira
Joan den asteburuan Espainiako curling txapelketa irabazi zuen Irantzu Garciak binakako mixtoan bere neba Gontzalekin batera, eta bera izango da, hain zuzen ere, bihar, urtarrilaren 23an emitituko den ‘BAT to RIO’ saioaren hurrengo atalaren protagonista. Programa 14:45ean eskaintzen da ETB2n eta 21:00etan ETB1en, euskal kirolari olinpikoen prestaketa erakustea du helburu eta euskal telebista publikoak BASQUE […]
@Devin_Heroux @CurlRockStars Just remind me... how did they get to the Scotties? Just wondering. Love this team. Lo… https://t.co/yQ212Q2PzH
2 0
@Devin_Heroux I honestly think Lisa deserved this win ❤️
12 0
Val Sweeting saying “good shot” to Laurie from Quebec is all I needed today. What a nice way to say it, she really… https://t.co/oCU5zvydxN
105 2
Travelling to Canada has been one of the best things curling has given me. Happy Curling Day, Canada! 🥌🇨🇦❤️
PS: Hey… https://t.co/JlGCDwDN3H
22 3