Naroa
Agirre

BIO

2007ko otsailaren 17an Sevillan Espainiako errekorra hautsi nuen, 4,56 metroko saltoa eginda. Askorentzat Espainiak izan duen pertika-jauzilari onena naiz.

Hasieran saskibaloian aritu banintzen ere, ikastetxean, Donostiako Santo Tomas Lizeoan, laugarren mailan, atletismora pasatu nintzen. Jose Martin Perez izan zen nire lehenengo entrenatzailea. Garai haretan luzera jauzia menperatzen nuen gehien bat. Junior kategorian Ramon Cidekin entrenatzen hasi nintzen, Espainiako Atletismo Federazioko egungo zuzendari teknikoarekin.

18 urterekin Ingurune-Zientziak ikastera joan nintzen. Han Sant Cugateko Errendimendu Altuko Zentroan entrenatzen hasi nintzen eta bere markak hobetuz joan ziren. Lau metroen hesi-psikologikoa gainditu nuen eta pertika-jauziko Espainiako lau espezialista onenen artean sartu nintzen.

2001ean Donostiara itzuli nintzen 4,10 metroko markarekin. 2002an, 23 urterekin, 4,40 metro saltatu nituen lehen aldiz eta Espainiako txapelduna izan nintzen aire librean. Denboraldi horretan Municheko Europako Txapelketan parte hartu eta hamargarren postua erdietsi nuen.

Urte bete geroago, Espainiako errekorra hautsi nuen 4,45 metroko jauzia eginda.

2004an hobetzen jarraitu nuen eta 4,47 metroak gainditu nituen. Denboraldi horretan, gainera, Atenaseko Jokoetan parte hartu eta 4,40 metrotan gainditu nuen listoia. Seigarren bukatu eta olinpiar diploma lortu nuen. Hurrengo urtean ez nuen nire marka hobetu baina zazpigarrena izan nintzen Helsinkin jokatutako Munduko Txapelketan.

2006an 4,50 metroak saltatu nituen eta mundu mailako eliteak sartu nintzen horrela. Denboraldi horretan pista estaliko Munduko Txapelketan zazpigarren izan nintzen.

Urte bete geroago neguko denboraldi bikaina egin nuen eta lau aldiz hobetu nuen nire Espainiako errekorra, 4,56 metroetara iritsiz. 2008aan Beijingo Jokoetan hartu nuen parte eta finaletik 10 zentimetrora geratu nintzen, 4,45eko markarekin. Lau urteren ostean, pista estaliko nire hamargarren txapelketa irabazi nuen baina ez nuen lortu Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko behar nuen 4,40ko marka.

Aire librean bederatzi aldiz izan naiz Espainiako txapeldun eta hamahiru aldiz pista estalian.