MercedesCastellanos
BIO
Mercedes Castellanosek (Ciudad Real, 1988) etxean jaso zuen eskubaloiarekiko zaletasuna. Anaia zuen jokalari eta hari segika egin zituen lehendabiziko urratsak. Castellanosek Marianisten eskolan ikasi zuen eta hasi zuen eskubaloiko ibilbidea, gizonezkoekin jokatzen.
Behin mutilekin aritzeko debekua ezarri ziotenean San Francisco Javier taldera joan zen, eta jubenil mailara arte aritu zen han, harik eta taldea desegin eta Torralbara joan zen arte. Garaitsu hartan Espainiako Federazioaren kontzentrazioetara deitzen zuten Castellanos, eta han jaso zuen Alcobenadasera joateko proposamena.
Eskaintza onartuta Madril alderako bidea hartu zuen atezainak. Sei urte egin zituen han Castellansoek, haietako hiru gorengo mailan, Mar Alicante taldera lekualdatu arte. 2011an izan zen hori, eta EHF Kopan debuta egiteko aukera izan zuen.
Urtebetero geroago, baina, Frantziako ligarako jauzia egin zuen eta Le Havre taldean hasi zen. Hiru denboraldi egin zituen han, Euskal Herrira etorri aurretikoak hain justu. Zuazok deitu zion, eta Barakaldoko taldera joateko hautua egin zuen orduan, eta bi urte egin zituen Bizkaiko taldean, Donostiako Bera-Berara aldatu aurretik. Bidebidetako taldearekin Espainako Liga (2017-2018), Kopa (2018-2019) eta Superkopa (2018-2019) bana irabazi ditu.
Espainiako Selekzioarekin ere aritzen da Castellanos. Gazte mailetan ohikoa izan da bere parte hartzea, baita talde unibertsitarioan ere, eta azken urteetan maila absolutuan ari da, 2019an Munduko Txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuelarik.