Klara
Olazabal

BIO

Ur bizitako piragüista da, K1 eta C1 kategorietan. Betidanik egon da piraguismo munduan sarturik, bere familian aitak eta nebak urarekiko maitasun hori txikitatik igorri ziotelako nolabait. Txikitan beste zaletasun batzuekin uztartu zuen; balletarekin, igeriketarekin eta pianoarekin. 15 urterekin erabaki zuen gehiago entrenatu nahi zuela estatuko taldean sartzeko eta beste ekintzak alde batera utzi zituen. Ez zen erabaki erraza izan, baina piraguan zituen helburuak nahiko argiak ziren eta bere motibazioak ere gora egin zuen.

Une horretatik aurrera, urtero sartu da selekzioan. Junior mailan K1 eta C1 kategorietan lehiatu zen, lehen urtean, 2013an, izan ezik; urte haretan soilik C1ean. Gainera 2014, 2016 eta 2017 urteetan talde absolutuan sartzea lortu du; bere ametsa. Europako eta Munduko kopetan lehiatzea betidanik izan da bere xedea. 2017an Paun jokatu zuen bere lehen Munduko txapelketa maila absolutuan. Asko gustatzen zaio Pauko kanala; etxetik gertu dago eta xarma berezia ikusten dio.

Goi mailako urte hauek ikasketa urteak bezala deskribatzen ditu. Bidaia eta esperientzia politak eta aberasgarriak izan ditu, baita momentu gogorrak ere (negu hotz-hotzak uretan sarturik, konpetizio txarrak, entrenamendu zorrotzak…) baina uste du momentu horiek guztiak baliagarriak izan direla hobetzeko eta ikasteko, eta gainera, momentu onek pisu handiagoa izan dutela txarrek baino. Horregatik jarraitzen du, eta dio horregatik maite duela kirol hau hasiera-hasieratik bezala, edo are gehiago.
Ur-bizietako piraguismoa, piraguismo eslaloma, oso kirol konplexua dela dio, baina aldi berean, oso irekia iruditzen zaio. “Kirol oso teknikoa da, ur mugimenduak irakurtzea beharrezkoa delako ateak behar bezala pasatzeko eta ahalik eta azkarren gainera. Fisikoki prest egon behar duzu zirkuitua goitik behera egiteko olatu, salto eta ruloak gaindituz, zure piraguaren abiadura eta zure paladen potentziari eutsiz. Ez da lan erraza. Jaitsieraren iraupena minutu t’erdi ingurukoa da, oso zaila da akatsik ez egitea. Horregatik esan ohi dugu: irabazten du akats gutxien egiten duenak. Urteekin ikasten ari naiz, aurretik aipatu ditudan faktore fisiko eta tekniko/taktikoak beharrezkoak eta garrantzitsuak diren arren, faktore psikologikoak erabakigarriak direla. Zure urteko entrenamenduak segundo batzuetako jaitsieratan laburtzen dira, eta hori dela eta, presioa eta konpetizioari aurre egiteko jarrera oso ondo zehaztu eta landu behar dira. Eta irekia esan nahi dut ez delako gorputz edo estilo espezifiko bat izan behar onena izateko. Hori da, gure kirolaren mamia”.

La Seu d ‘Urgell Klaran jokatu zen 2019ko Munduko Txapelketan, Klarak ezustekoa eman zuen C1 mailan bosgarren postuan amaituz. Emaitza horrek Tokioko Jokoetan parte hartzeko txartela lortzeko borrokan jarraitzeko aukera eman zion.

Klarak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketa unibertsitarioekin uztartzen du piraguismoa.

Honekin lotutako berriak

29-iraila-2025

Matx podcasta 04: Klara Olazabal

Informazio gehiago
20-maiatza-2024

BAT TO PARIS (4. kapitulua): Eslalom piraguismoa / ‘Motibazioak bere horretan dirau’

Informazio gehiago
16-maiatza-2024

Maialen Chourraut buru duen eslalom-piraguismoko taldea da ‘BAT To Paris’ saioaren laugarren ataleko protagonista

Informazio gehiago
22-iraila-2023

Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak izendapenik gabeko plaza olinpikoa lortu du Parisko Jokoetarako

Informazio gehiago
20-iraila-2023

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko palistak finalerdietara pasa dira Lee Valleyko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
12-iraila-2023

TXOSTENA: Lee Valleyko eslalom piraguismoko Munduko txapelketa 2023

Informazio gehiago
31-uztaila-2022

Klara Olazabal finalik gabe geratu da Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
29-uztaila-2022

Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
29-maiatza-2022

Klara Olazabal finalik gabe geratu da Liptovskyko Europako eslalon txapelketako C1ean

Informazio gehiago
26-maiatza-2022

Klara Olazabal ez da finalerdietara sailkatu Liptovsky Mikulaseko eslaloiko Europako K1ean

Informazio gehiago
29-iraila-2019

Klara Olazabalek bosgarren postuan bukatu du Munduko txapelketa batean jokatutako lehen finala

Informazio gehiago
27-iraila-2019

Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Seuko Munduko txapelketan

Informazio gehiago
25-iraila-2019

Klara Olazabalek zilarra irabazi du taldeka Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Informazio gehiago
24-iraila-2019

Klara Olazabal piraguistari egindako elkarrizketa Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan parte hartu aurretik

Informazio gehiago

Gure nagusiak

Babesleak