AinhoaHernandez
BIO
Futbola izan zen bere lehenengo kirola eta sei urtetan aritu zen horretan, baina 13 urterekin eskubaloira pasatzea erabaki zuen. 2009an Espainiako selekzioko beheko kategorietatik deitu zioten, lehenengo promesetan eta gero jubeniletan Europako Txapelketak jokatzeko. Junior mailan, 19 urterekin, Espainiako selekzio absolutuaren deia jaso zuen lehen aldiz Mediterraneoko Jokoetan parte hartzeko. Gerora, 2015eko abenduan, Danimarkako Munduko Txapelketa jokatzeko deitu zioten eta aukeratutako 16en artean sartu zen. Partida guztiak jokatu, eta 9 gol sartu zituen.
2016an ‘Lau Nazio’ torneoa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin, finalean Norvegia, egungo txapeldun olinpiko, mundial eta kontinentala, azpiratuta. Rioko Jokoetan aritzeko deituko zioten. Taldeak diploma erdietsi zuen Brasilgo hiriburuan.
2015ean egin bezala, Munduko Txapelketa jokatu zuen berriz bi urte geroago, 2017an, Alemanian, eta horren ostean 2018ko Frantziako Europako Txapelketa jokatzeko deitu zuten. 2019an Japoneko Munduko Txapelketan lehiatu, eta Olinpiar Jokoetarako sailkatze fasean aritzeko txartela eskuratu zuten, zilarrezko domina poltsikoratuta gainera.
Klub mailan Zuazo taldean jokatzen du eta selekziotik deitutako lehenengo jokalaria izan da klubean. Ohorezko Mailan 2012-2013 denboraldiko lehen jardunaldian egin zuen debuta, eta gero bi denboraldi gehiagorako berritu zuen kontratua, taldeko zutabeetako bat izateraino. 2014-2015 denboraldian bereziki ondo aritu, eta ligako golegile nagusietako bat izan zen, 120 tantorekin, Zuazo bosgarren postuan utziz.
Bide horretan segi zuen bere taldearekin, urtez urteko lanarekin gazte mailetan ereindakoa itzultzeko aukera izanik. Hala, atzerriko kluben eskaintzak jaso ditu baina betiko klubarekin kontratua luzatzea erabaki zuen, 2019ko martxoan sinatu zuelarik azken luzapena.
Gure nagusiak
Babesleak