05-apirila-2022

"Denboraldi-aurrean egin duzun lan guztiak emaitza ematen duela ikusteak konfiantza eskaintzen dizu"

Nadia Erostarbe

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflaria matematikoki sailkatuta dago Challenger Serieetarako

Israelgo Netanya Pro txapelketaren ondoren, QS surf zirkuituak Caparican jarraitzen du. Gaurtik apirilaren 10era bitartean Estrella Galicia Caparica Surf Fest 2022 txapelketa jokatuko da eta ondoren Estrella Galicia Pro Santa Cruz presented by Noah Surf House torneoaren txanda izango da, apirilaren 12tik 16ra.

Gizonezkoetan bederatzi surflari onenek eta emakumezkoetan zazpi onenek, baita bi wildcard-ek ere, 2022ko Challenger Serieserako (CS) mozketa pasatuko dute.

Nadia Erostarberekin hitz egin dugu. Erostarbe hurrengo faserako sailkatuta dago, Israelen bigarren postua lortu ondoren.

“Konfiantza handiz nator Israelen ondoren. Urtea ondo hasi duzula eta denboraldi-aurrean egin duzun lan guztiak emaitza ona ematen duela ikusteak konfiantza eskaintzen dizu”, esan du Nadiak.

“Israel guztiz desberdina izan zen. Euskadin olatu handiak ditugu eta han haize-boladak dira. Egokitu eta nire onena eman ahal izan nuen, eta, nire ustez, azkenean dauden baldintzetara egokitu behar gara. Lehiakide onena baldintzetara egokitzen dena da, eta denborarekin hori ere ikasi dut. Lehiatzeak eta asko galtzeak ere erakusten dizu hobeto egokitzen”, ziurtatu du Erostarbek.

“Poza sentitzen dut Challengerretan egoteagatik, aurtengo helburuetako bat zelako eta lasaitasun handia ematen didalako txapelketa honetarako, urduri samar nengoelako. Kalkuluak egitea erabaki dut eta lasaitasuna ematen dit, Australiara joateko pizgarria ere” dio Basque Teameko kirolariak.

“Saiatuko naiz ahalik eta ondoen egiten hemen, Autraliarako gurpila hartzen, Europan txapelketa gutxi egon baitira. Martxa hartu nahi dut, konfiantza eta Australiara iritsi ahal den saoi onenean”, azpimarratu du surflari zarauztarrak.

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago