Salma Solaun Basque Teameko gimnastak bi urre eta brontze bat lortu ditu Portimaoko Munduko Kopan
Aurreko ziklo olinpikoan bezala, Salma Solaun bikain ari da nazioarteko ekitaldietan. Bakuko Munduko Kopan lortutako bi dominei beste hiru gehitu zaizkie asteburu honetan Portimaoko Munduko Kopan: urre bat “all around” ean, beste bat bost piloten ariketan eta brontze bat ariketa mistoan.
Larunbatean, Salma Solaun, Andrea Corral, Ines Bergua, Marina Cortelles, Andrea Fernandez eta Lucia Muñozek osatutako taldeak urrea zintzilikatu zuen sailkapen nagusian, bost piloten ariketa eta uztai eta mazoen ariketa mistoa egin ondoren. Atzo, gainera, beste bi domina gehiago irabazi zituzten arratsaldean jokatutako aparatuen finaletan.
Bost piloten ariketan, taldeak 27.900eko nota lortu zuen, eta larunbatean lortu zuten notatik hamarren batera geratu zen. Larunbatekoa errekorra suposatu zuen beraientzat. Ariketari 12.700 puntu eman zitzaizkion zailtasunean, 7.900 artistikoan eta 7.300 exekuzioan. Ariketa garbia izan zen, akatsik gabea, azken asteetan izan duten bilakaera erakutsiz, aurreko lehiaketekin alderatuz. Garaipena eskuratu zuten Alemaniaren (27.700) eta Israelen (26.500) aurretik.
Ekitaldi mistoko finalean, hiru uztai eta lau mazorekin, taldeak larunbateko jarduna hobetu zuen eta brontzea eskuratu zuen, 27.050 puntu eta 0.300eko penalizazioa jasota. Ariketari 13.200 puntu eman zitzaizkion zailtasunean, 7.800 artistikoan eta 6.350 gauzatzean. Garaipena Alemaniarentzat izan zen, 28.550 puntuko balorazioa izan baizuten, eta zilarrezko domina Israelentzat 27.700.
Portimaon lortutako dominek motibazioa ematen diete maiatzaren 27tik 31ra Varnan (Bulgaria) jokatuko den Europako txapelketari begira. Bertan titulua berresteko helburua dute.