Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan
21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Mikel Unanue

Taldeak asteburu honetan Aberdeenen egindako lan bikainaren ondorioz oso gertu izan du domina

Oihane eta Leire Otaegi, Mikel Unanue eta Sergio Vez gure bekadunek osatutako taldeak laugarren postuan amaitu du asteburu honetan Aberdeenen (Eskozia) jokatu den Munduko Curling Txapelketa Mistoan, Suitzaren aurka 4-2 galdu ondoren brontzezko dominaren partidan.

Taldeak nazioartean duen maila bikaina erakutsi du berriro ere, dominen lehian sartuta. Konbinatuak round robina C multzoan hasi zuen eta fase honen amaieran AEBren aurkako porrota baino ez zuen aurkitu azken partidan; beste denak garaipenak izan ziren. Multzoen fasea ezin hobea izan zen: Brasilen aurka 10-3 irabazi zuten, Taiwanen aurka 9-2, Hong Kongen aurka 7-2, Errumaniaren aurka 9-1, Eskoziaren aurka 6-5 eta Eslovakiaren aurka 7-3; AEBen aurka baino ez ziren erori, 1-6 galduta.

Kanporaketa fasean 8-6 irabazi zioten Italiari final-zortzirenetan eta 5-3 Norvegiari final-laurdenetan. Hala ere, Japoniak Munduko Txapelketa Mistoan jarraian jokatuko zuten bigarren finaletik aldendu zituen finalerdietan, bere aurka 4-9 galdu baitzuten.

Brontzezko borrokan, Suitzak 4-2 irabazi zuen azken bi endetan erabakitako neurketa parekatu baten ostean. Hain zuzen ere, Suediak lortu zuen titulua, finalean 5-4 nagusitu baizitzaion Japoniari.

Taldea podiumera igotzeko atarian geratu da, 2018an eta 2023an ez bezala. Aberdeenek laugarren urtez jarraian hartu du txapelketa eta aurten 39 herrialde lehiatu dira bertan.

Honekin lotutako berriak

08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago