Oiana Blanco:
18-maiatza-2010

Oiana Blanco: "Nire helburua Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan egotea da baina bide luzea dut aurretik"

Inoizko sasoirik onenean gogotsu ekingo die hurrengo erronkei judoka gipuzkoarrak

Aste batzuk pasa dira jada Oiana Blanco zoriontsu bueltatu zenetik europako txapelketatik. Arrazoirik ez zuen falta, domina bait zekarren kolkotik zintzilik. Aurreko udan Rotterdamen lortutako zilarra ezuste galanta izan zen denontzat biana usurbildarrak argi erakusti du ez zela kasualitate hutsa. Oianaren helburua orain munduko onenen artean jarraitzea da. Bere hurrengo erronkak ez dira nolanahikoak; irailean Tokyon jokatuko den Munduko Txapelketa batetik, eta bestetik 2011an jokoan izango diren Londreserako txartelak.

Etxera itzulita pozik topatu dugu Oiana. Dena dela zuhurtziaz jokatu nahi du aurrera begira, berak dioen bezala bidea oso luzea da oraindik.

BAT: Berriz ere sari potoloa hitzordu garrantzitsu batean. Nola baloratzen duzu lortutakoa?

OIANA BLANCO: Europako txapelketa batean hirugarren postua lortzea pozik egoteko moduko emaitza da. Txapelketa amaitu eta gero ez nengoen oso gustora, finalaurrekoa oso gutxigatik galdu nuelako. Denborak aurrea egin ahala gehiago baloratzen dut egindakoa.

BAT: Oso konpetizio gogorra izan zela diote guztiek eta zu finalera iristeko zorian izan zinen. Nolakoa izan zen txapelketa?

OIANA: Maila horretan burruka guztiak dira gogorrak eta arerio guztiak kontutan hartu beharrekoak. Dena dela aurkaririk gogorrena finalerdietan topatu nuen. Dena ondo zihoan baina nik egindako huts batek garaipena eman zion azken 20 segunduetan. Hirugarren posturako lehia ere oso parekatua izan zen, berdinduta amaitu genuen eta epaileek nire aldeko erabakia hartu zuten.

BAT: Zer falta izan zitzaizun finalera iristeko?

OIANA: Egia esateko oso gutxi. Ondo burrukatu nuen finalerdietan baina akats batek galerazi zidan finalerako sailkapena. Bera, arerioa, oso indartsua zen baina guk ondo planteatu genuen borroka. Azken unean egindako akats bat baliatu zuen ni gainditzeko. Oso ohikoa da gure kirolean, jakin beharra dago aurkariren huts egiteak aprobetxatzen.

BAT: Azken bi hitzordu garrantzitsuetatik domina ekarri duzu etxera. Presio gehiago suposatzen du horrek etorkizunerako?

OIANA: Ez nuke esango presioa denik. Argi dago orain momentu onean nagoela eta helburua hor goian jarraitzea izan beharko luke. Lehiaketa pila bat ditugu ondorengo hilabeteetan eta emaitza onak lortzea da garrantzitsuena.

BAT: Denboraldiko erronkarik haundiena Tokyon izango duzu irailean Munduko Txapelketarekin. Nola espero duzu iristea?

OIANA: Orain bezala maila altuan zaudenean ate guztiak daude zabalik. Nik jomuga aurretik ditudan txapelketetan dago, hauek baliatuta prestakuntza ona egin baitezaket mundialerako.

BAT: 2011an Londreserako txartelak izango dira jokoan: ¿Zer suposatuko luke zuretzat bertan egoteak?

OIANA: Hori da nire helburu nagusia, zalantzarik gabe. Bidea eginda dago baina zati luze bat geratzen zaigu oraindik, oztopoak izango dituenak. Gure benetako sailkapena maiatzean hasiko dugu eta ordurako egon behar dugu prest.

BAT: Azkenik Oiana, nola baloratzen duzu euskal judoare egoera zuk eta Sugoi Uriarte lortutako emaitzak ikusita?

OIANA: Nik uste oso emaitza onak direla eta hori lan ona egiten ari garen seinale da.

Honekin lotutako berriak

12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago