Nahia Zudairek bigarren brontzea lortu du Singapurreko Munduko Txapelketan
23-iraila-2025

Nahia Zudairek bigarren brontzea lortu du Singapurreko Munduko Txapelketan

Nahia Zudaire

Basque Teameko igerilariak bular erako 100 metrokoan lortutako domina gehitu dio estilo askeko 400 metrokoan igandean eskuratutakoari

Nahia Zudaire bigarrenez igo da podiumeko hirugarren tokira Singapurren jokatzen ari den igeriketa egokituko Munduko txapelketan. Basque Team Fundazioaren beka duen igerilariak hirugarren denborarik onena egin du SB7 kategoriako bular erako 100 metroko finalean, eta brontzezko domina lortu du, S8 kategorian estilo libreko 400 metroetan bereganatutakoari gehituta. Bular estiloko 100 metroko proba da Zubietako igerilariari hobekien ematen zaionetako bat; horren erakusgarri da Parisko Jokoetan diploma paralinpikoa eman zion laugarren postua.

Final handia arratsaldeko saioan jokatu da zuzenean, goizeko sailkatze-proba jokatu gabe. Zudaire, 3. kaletik igerian, hirugarren jarri da probaren hasieratik eta ez du postua galdu. Lehen 50 metroen ostean, horma ukitu du 44.26ko denborarekin, eta bigarren zatian postuari eustea lortu du, Yan NG Cheuk Hong Kongeko igerilariaren zelatan eta aurrean zihoazen bi igerilariek ezarritako abiadura azkarrean. Mariia Pavlova errusiarrak erritmo bizia ezarri du urrea lortzeko eta poltsikoratu du, 1:24.51ko denbora eginda, Munduko errekor berria ezarriz gainera. Zilarra Iona Winnifrith britainiarrak zintzilikatu du, 1:26.57ko markarekin, eta brontzea Zudaireren eskuetara joan da, kronoa 1:33.87an geldituz.

Nahia Zudairek aipatutako diploma paralinpikoa eta beste bi brontze batzen ditu ditu bular erako 100 metroko proban, Manchesterreko Munduko txapelketan irabazitakoa 2023an eta Funchaleko Europako txapelketan lortutakoa 2024an.

Iñigo Llopis ha sido octavo en la final de los 100 metros mariposa

Bestalde, Iñigo Llopisek, atzo bizkar estiloko 100 metroetan Munduko txapeldun izan zenak, tximeleta estiloko 100 metroko proba jokatu du gaur S8 kategorian. Laugarren postuan amaitu du goizeko sailkapen saioa, 1:06.23 denborarekin, eta horri esker finalean sartu da. Bertan donostiarrak zortzigarren bukatu du, 1:07.43ko markarekin, Ting Li txinatarrak (1:02.12), Alberto Amodeo italiarrak (1:02.87) eta Eduard Horodianyn ukrainarrak (1:03.36) osatu duten podiumeko postuetatik urrun.

Honekin lotutako berriak

22-martxo-2026

Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariak Bartzelonako Munduko Serietik hiru dominekin itzuli dira

Informazio gehiago
04-azaroa-2025

Matx podcasta 5: Iñigo Llopis

Informazio gehiago
01-urria-2025

Etxera, Singapurreko Munduko Txapelketan lortutako sari handiarekin 

Informazio gehiago
22-iraila-2025

Iñigo Llopis urrean pulunpatu da berriro

Informazio gehiago
07-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Nahai Zudaire Basque Teameko igerilariek beste diploma batekin bukatu dute euren parte-hartzea Parisko Jokoetan, zazpigarren izanda estilo libreko 4×100 metrokoan

Informazio gehiago
31-abuztu-2024

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea lortu du Pariseko Paralinpiar Jokoetako bizkar erako 100 metrokoan

Informazio gehiago