Iñigo Llopis eta Nahai Zudaire Basque Teameko igerilariek beste diploma batekin bukatu dute euren parte-hartzea Parisko Jokoetan, zazpigarren izanda estilo libreko 4x100 metrokoan
Nahia ZudaireGurpildun aukiko saskibaloiko emakumezkoen takdeak zortzigarren postuan amaitu du
Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilariak emaitza onekin itzuliko dira Frantziako hiriburuan jokatzen ari diren diren hitzordu handitik. Orain arte lortutako domina eta diplomei beste bat gehitu behar zaie, gaur arratsaldean zazpigarren postuan bukatu baitute estilo libreko 4×100 metroko errelebu proba.
Nahia Zudairek ireki du erreleboa eta ezin izan du zortzigarren postutik pasa. Ariel Enrique Schrenckek hartu dio lekukoa, bi postu hobetuz. Jarraian, Sarai Gasconek 6. postuan jarraitu du. Iñigo Llopisek itxi du proba, eta, erreakzio-denbora bikaina izan duen arren, ezin izan dio seigarren postuari eutsi. Taldeak 4:10.99ko azken denborarekin amaitu ditu lanak, eta Italiarengandik 9.45era geratu da. Italiak poltsikoratu du urrea,Munduko errekorra hautsita gainera. Australiak (4:01.90) eta Estatu Batuek (4:04.70) osatu dute podiuma.
Bestalde, Bercy Arenak agur esan dio gaur emakumezkoen aulkiko saskibaloi selekzioari, Pariseko 2024ko Joko Paralinpikoetan 7. eta 8. postuak zehazten zituen partiduarekin. Agurtzane Egiluzen, Naiara Rodriguezen, Laura Ugarteren eta Bea Zudaireren taldeak ezin izan du garaipenik lortu txapelketa osoan, gaurkoan Japoniaren aurka 72-55 eroriz.
Bi taldeek garaipenik gabe ekin dioten neurketari, baina Japoniak indartsuago jo du parketean 10-0eko partzialarekin, lau minutu iraun duen Espainiaren saskiratze lehorte baten aurrean.
Bigarren zatian, Japoniak 15 puntuko aldea ireki du (32-17). Galerek min eman dioten Espainiari, atsedenaldira 38-26ko markagailuarekin heltzeko.
Bigarren zatian nagusitasun asiarra izan da nagusi, baina Espainia bere lekua aurkitzen hasi da eta hirugarren laurdena 50-44ko emaitzarekin amaitu du. Azken laurdeneko azken txanpan aldea murriztu egin da (54-49) baina ez da nahikoa izan eta Japoniak 6-0eko partziala lortu du, Espainia hondoratuz. Azken minutuetan asiarrek markagailua makillatu dute, 17 puntuko aldearekin bukatzeko (72-55).