Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea lortu du Pariseko Paralinpiar Jokoetako bizkar erako 100 metrokoan
31-abuztu-2024

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea lortu du Pariseko Paralinpiar Jokoetako bizkar erako 100 metrokoan

Iñigo Llopis

Iñigo Llopis gipuzkoarra bizkar erako 100 metroko (S8 klasea) txapeldun paralinpiko izendatu da Parisko La Defense Arenako igerilekuan, eta podiumera igo da berriro distantzia horretan, duela hiru urte Tokio 2020an bezala, orduan zilar bat irabazi baitzuen. 

25 urteko Llopisek bere faboritismoa berretsi du bigarren zatian batez ere nagusi izan den lasterketa bikain batekin. Bigarren izan den Kota Kubota japoniarrak (1:07.03) eta hirugarren izan den Mark Malyar israeldarrak (1:07.42) podiumean lagundu diote.

Llopis zen bere finalean gainditu beharreko aurkaria, goizeko serieetan azkarrena eta egungo Munduko txapelduna izan ondoren. Euskaldunak ez die aurkariei aukerarik eman eta nagusitasunez irabazi du bere bigarren domina duela hiru urteko zilarraren osteko Jokoetan.

Igerilariak 17 urterekin egin zuen debuta 2016ko Rioko Joko Paralinpikoetan, 50 eta 100 metroko probetan eta 200 estilokoetan, baina ez zuen finaletarako sailkatzea lortu.

Ordutik aurrera progresio handia izan zuen eta Tokio 2020an zilarra lortu zuen bizkar estiloko 100 metrokoan eta laugarren postua lortu zuen 4×100 metroko erreleboetan. 2018an Dublingo Europako Txapelketa jokatu zuen, eta urrezko domina eskuratu zuen estilo libreko 400 metrokoan eta zilarrezko bi, estilo librean eta bizkar erako 100 metrokoetan. Hurrengo urtean, Londresen ospatutako Munduko Txapelketan, brontzezko domina eskuratu zuen bizkar estiloko 100 metroko proban. 2022ko Madeirako (Portugal) Europako Txapelketan, Iñigo txapeldun kontinentala izan zen bizkar estiloko 100 metroko proban, eta hirugarren era askeko 400 metrokoan eta gizonezkoen 4×50 estiloetan, 34 puntutan.

Duela gutxi, donostiarrak urrea zintzilikatu du bizkar estiloko 100 metrokoan 2023ko Manchesterreko Munduko txapelketan, eta aurten bertan, apirilean, Europako Txapelketan, urrea eskuratu du bizkar erako 100 metroko S8 mailan eta brontzea tximeleta estiloko 100 metrokoan S8 proban, baita eta 4 × 100 libreako 34 puntukoan ere.

Honekin lotutako berriak

04-azaroa-2025

Matx podcasta 5: Iñigo Llopis

Informazio gehiago
01-urria-2025

Etxera, Singapurreko Munduko Txapelketan lortutako sari handiarekin 

Informazio gehiago
23-iraila-2025

Nahia Zudairek bigarren brontzea lortu du Singapurreko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-iraila-2025

Iñigo Llopis urrean pulunpatu da berriro

Informazio gehiago
07-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Nahai Zudaire Basque Teameko igerilariek beste diploma batekin bukatu dute euren parte-hartzea Parisko Jokoetan, zazpigarren izanda estilo libreko 4×100 metrokoan

Informazio gehiago
03-ekaina-2024

BAT TO PARIS: Igeriketa egokitua / ‘Izarren pare’

Informazio gehiago