Miren Lazkanoren adierazpenak Europako txapelketako finalean zazpigarren izan eta gero
19-iraila-2020

Miren Lazkanoren adierazpenak Europako txapelketako finalean zazpigarren izan eta gero

Miren Lazkano

Miren Lazkano zazpigarren izan da eslalon piraguismoko Europako txapelketako finalean eta Joan Crespo hamaikagarren

Samuel Hernanz eta Olatz Arregui ez dira finalera iritsi, eta 20. eta 26. postuetan bukatu dute, hurrenez hurren

Atzoko sailkatze jardunaldi onaren ondoren, gure palistak goizean lehiatu dira Pragako Troja kanalean jokatuko den Europako eslalom piraguismoko finalerdietan.

Miren Lazkano izan da Basque Teameko lehen kirolaria uretan sartzen. Donostiako piraguistak ukitu bakarra egin du 22. atean, eta, horrela, C1eko finalerako postua eskuratu du, zortzigarren bukatuta, 135.70eko denborarekin, txandako lehena izan den Tereza Fisherova txekiarrarengandik 11.23ra.

Eguerdiko finalean, Mirenek jaitsiera garbi samarra egin du, penalizazio bakarrarekin 8. atean, baina ez da podiumeko postuetan sartzeko behar bezain azkarra izan. Lazkanok zazpigarren bukatu du txapelketa, Gabriela Satkova txekiarrarengandik 15.74ra. Teresa Fiserova herrikidea izan da bigarren eta Lucie Prioux frantziarra hirugarren. Mirenek egindako lanarekin pozik amaitu du Europako txapelketako banakako zatia, ia bi urtez nazioartean lehiatu gabe egon ostean; lehen urtea sorbaldan izandako lesioagatik eta bigarrena koronabirus covid-19k sortutako osasun krisiagatik.

Gizonezkoen txapelketan, Joan Crespok eta Samuel Hernanzek zorte ezberdina izan dute finalerdian. Samuel 20. izan da, Quentin Burgi frantziarrarengandik 10.32ra. Emaitzak ez dio K1eko finalera pasatzeko aukerarik eman.

Joan Crespok, aldiz, finalerako txartela lortu du. Joan, Seu d ‘Urgellen jokatutako azken Munduko Txapelketan brontzezko domina irabazi zuena, 13. izan da finalerdian, Burgirengandik 5.38ra amaituz, 10. atean ukitu batekin.

Eguerdiko finalean Crespok ez du jaitsiera txarra egin eta oso sendo agertu da ibilbidearen lehen zatian. 17. atearen penalizazioak bakarrik zapuztu du gipuzkoarrak egindakoa, 11. postuan amaitu baitu bere parte-hartzea eslalon piraguismoaren aurtengo lehen hitzordu nagusian.

Patruilen arteko lehiaketan, emakumeen konbinatua bosgarren izan da C1ean, eta gizonena, berriz, bederatzigarren K1ean.

Honekin lotutako berriak

03-abendua-2024

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Basque Team

Informazio gehiago
25-azaroa-2024

Basque Team eta Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Informazio gehiago
21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago