'Matx' podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da
08-maiatza-2026

'Matx' podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Nahia Zudaire

Basque Team Fundazioak bere kirolarien bizipenak podcast moduan ezagutzera emateko programa bat izango du aurten ere. Matx tokiko kirolaren sare sozialarekin lankidetzan, programak jarraipena izango du goi-mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko asmoarekin.

Basque Teamek eta Matx sare sozialak, tokiko kirolean erreferente denak, kirol minoritarioari ikusgarritasuna ematen jarraitzea dute helburu, baina modu originalean. Goi mailan lehiatu arren ikusgarritasuna behar duten euskal kirolarien beste aldea erakusteko bideopodcasta ekoitziko du Matxek. Horretarako, Basque Teamen laguntza izango du berriz ere, Fundazioaren beka duten eta masiboak ez diren kiroletan nazioartean lehiatzen diren kirolariek parte hartuko baitute solasaldietan. Hala ere, ez dira ohiko kirol elkarrizketak izango; kirolaz hitz egingo den arren, jendearentzat hain ezagunak ez diren protagonisten beste alderdi batzuk azaleratzen saiatuko da saioa.

Sei kapitulu

Saioa maiatzaren 31n hasiko da baina lehen aurrerapen-pilula asteburu honetan emitituko da. Lehen gonbidatua Nahia Zudaire igerilaria izango da. “Denboraldi honetako grabazioak martxan jarri ditugu jada, eta beste behin ere, oso gustura gaude kirolariekin. Euren alde intimoa, dibertigarria eta hurbila erakusten ari dira”, nabarmendu du Aratz Losada saioko aurkezleak. “Serio jarriko gara, gai sakonagoak ere jorratuko ditugu, eta, jakina, gure izaera ganberroari eutsiko diogu, lehen denboraldian bezala, gonbidatuak estutasunen batean jarriz, ustekabeko erronkaren batekin”, gaineratu du. Matx podcastaren bigarren denboraldiak sei kapitulu izango ditu, iaz bezala. Abuztuan eta abenduan izan ezik, sare sozialeko eta Basque Teameko jarraitzaileek programa berri bat ikusi ahal izango dute gainerako hilabete guztietan. Entzuteaz gain, saioa ikusteko aukera ere izango da.

Atal guztiak www.matx.eus sare sozialean ikusi ahal izango dira. Era berean, Basque Teameko plataforma digitalek, Matx-ek eta Tokikom taldeko tokiko hainbat komunikabidek ere saioak eskainiko dituzte beren web, telebista eta irratietan.

Hainbat helburu

Programa ekoizten ari diren Matx eta Basque Teameko arduradunak bat datoz helburuak zehazteko orduan: “Agente txikiek egiten duten lana aitortu nahi dugu eta kirol gutxituei ikusgarritasuna ematea da gure nahia; kirol masiboetatik haratago erreferenteak sortzea. Azkenik, sareetan entretenimendua eskainiko duten euskarazko kirol-edukiak sortzeko beharra identifikatzen jarraituko dugu”.

Ildo horretan, gogoratu behar da, gainera, Basque Team Fundazioa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren barruan dagoela, eta arreta berezia jartzen duela euskararen erabilera sustatzen. Goi-mailako kirolariak eragile paregabeak dira horretan laguntzeko, balio eredugarriak dituztelako gizartearentzat.

Honekin lotutako berriak

07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago