Maialen Chourrauti egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketan finaletik at geratu eta gero
Maialen Chourraut Basque Teameko palista Pauko Europako txapelketako finaletik at geratu da 12 ehunenekorengatik. Lasartearrak piraguaren kontrola galdu du ibilbidearen erdialdean erremonte batetik irtetean eta hori dela eta, ez da ate bat saltatu du. Akatsa konpontzeko erremontada epikoa egin du eta maisutasunez zuzendu du jaitsiera. Une horretan Maialen finalera pasatzeko moduan zegoen; dena den, ibilbidearen azken zatian beste akats bat egin du eta horrek sailkapena galarazi dio. Maialenek adierazi du sentsazio onekin jarraitzen duela eta azkar doala piraguan. Ez du nahi gaurko akatsa bere buruarentzat traba izatea Tokiorako bidean. Gaurko jardunaldiaren albiste positiboa izan da Maialenek Seu d´Urgelleko Munduko txapelketa jokatzeko txartela lortu duela.