Lucas Eguibar snowboardlariak bere taldekideak ordezkatu ditu Neguko Jokoetan izango den euskal parte-hartzearen aurkezpenean
05-otsaila-2018

Lucas Eguibar snowboardlariak bere taldekideak ordezkatu ditu Neguko Jokoetan izango den euskal parte-hartzearen aurkezpenean

Lucas Eguibar

Jokoen txostena jaitsi

BASQUE TEAMeko lau kirolari lehiatuko dira Hego Koreako Olinpiar Jokoetan; orain arte neguko hitzordu olinpiko batean izandako kopururik altuena

Horrez gain, Jon Santacana eskiatzaileak ere Paralinpiar Jokoetan parte hartuko du

Donostia, 2018ko otsailaren 5ean. BASQUE TEAMeko Lucas Eguibar kirolariak, taldekideen ordezkari gisa eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Bingen Zupiriak lagunduta, hedabideen aurrean agerraldia izan du Hego Koreara irten aurretik. Euskal Autonomia Erkidegoak orain arte ez ditu inoiz lau kirolari izan Neguko Olinpiar Joko batzuetan. Kopuruak estatuak hitzordu korearrean izango duen parte-hartzearen %33,33 suposatzen du.

Lucas Eguibar snowboardlaria, Felipe Montoya patinatzaile artistikoa, Imanol Rojo iraupen-eskiatzailea eta Juan del Campo eskiatzaile alpinoa otsailaren 9tik 25era jokatuko diren Olinpiar Jokoetan lehiatuko dira. Horrez gain, martxoaren 9tik 18ra Jon Santacana eskiatzaile alpinoak ere Paralinpiar Jokoetan parte hartuko du.

Lucas Eguibarrek sailkapena lortu zuen Sierra Nevadan 2017an jokatutako snowboardcrosseko Munduko Txapelketan banaka eta taldeka erdietsitako bigarren postuei esker. Otsailaren 15ean lehiatuko da eta aukera asko ditu domina lortzeko. Bere bigarrren Jokoak izango dira. 2014an Sotxin parte hartu eta diploma erdietsi zuen.

Behin Javier Fernandezek Munduko txapelketan Pyeongchangerako plaza lortuta, Felipe Montoyak beste plaza poltsikoratu zuen puntuaziorik altuena lortu zuelako Zagrebeko CS Golden Spin-etako eta 2017ko abenduan jokatutako Espainiako txapelketako notak uztartuta. Felipek programa laburra ondo egin nahi du otsailaren 16an, sailkapena lortu eta hurrengo egunean, otsailaren 17an programa librea egin ahal izateko. Sotxin gutxi falta izan zitzaion sailkapena eskuratzeko baina ez zuen lortu. Lehen aldiz izango da Jokoetan.

Juan del Campo mungiarrak FISek ezarritako baldintzak eta RFEDIk, COEk eta CSDk ezarritako irizpideak betetzen ditu bere diziplinan, 2016ko abenduan Kronplatzeko Europako Kopako paraleloan lortutako 9. postuari esker. Juan otsailaren 18an lehiatuko da eslalom erraldoian eta otsailaren 22an eslalomean.

Imanol Rojo tolosarrak FISek ezarritako baldintzak eta RFEDIk, COEk eta CSDk ezarritako irizpideak betetzen ditu bere diziplinan 2017ko martxoan Seefledeko Alpen Cup FISen jokatutako 15 kilometroko jazarpen proban erdietsitako 14. postuari esker. Imanol, Lucas bezala, bigarren aldiz arituko da Joko batzuetan, Sotxin parte hartu baitzuen. 50. izan zen eskiatloian, 60. esprinean, 50. 15 kilometroko proban eta 33. 50 kilometrokoan. Tolosarrak 15km+15km eskiatloiko proba otsailaren 11n izango du, 15km estilo libreak otsailaren 16an, taldekako sprint proba otsailaren 21ean eta 50 kilometroko mass start proba otsailaren 24an.

Orain arte inoiz ez ditugu izan hainbeste euskal kirolari Olinpiar Joko batzuetan. Orain arteko zifra altuenak 1998ko Naganoko Jokoetan eta 2014ko Sotxiko Jokoetan lortu ziren; bietan hiru kirolarik hartu zuten parte: Iker Fernandezek, Ainhoa Ibarrak eta Haritz Zunzunegik Naganon eta Lucas Eguibarrek, Imanol Rojok eta Paul De la Cuestak Sotxin. (Gainera Sotxin hiru kirolari lehiatu ziren Paralinpiar Jokoetan: Jon Santacana, Aitor Puertas eta Urko Egea).

Bestalde, Paralinpiar Jokoetan ere izango dugu ordezkaririk. Jon Santacana, estatu mailan arrakastarik handiena lortu duen eskiatzailea, bere bosgarren Paralinpiar Jokoetan izango da. Donostiarrak, orain arte, 8 domina pilatzen ditu lau Jokotan (Salt Lake City 2002, Torino 2006, Vancouver 2010 eta Sotxi 2014). Jonek martxoaren 10ean izango du jaitsiera, super-erraldoia martxoaren 11n, super-konbinatua matxoaren 13an, eslaloma martxoaren 14an eta eslalon erraldoia martxoaren 17an.

Jarraipen berezia

Neguko Jokoak Fundazioaren helburu nagusietako bat dira 2018an. Publizitate kanpainaz eta Euskal Telebistan emititzen ari diren ‘BAT To Pyeongchang’ saioaren sei atalez gain, Basque Teamek, telebista autonomikoarekin elkarlanean, Olinpiar Jokoen kobertura berezia egingo du. Iñigo Asensio kazetariak eta Gexan Mendizabal kamerariak, Elena Etxebarrieta Basque Teameko komunikazio arduradunarekin batera, neguko hitzordu handian euskal kirolariek egiten dutenaren berri emango dute handik.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago