“Lehenengo 20en artean egotea dut helburu”
22-otsaila-2017

“Lehenengo 20en artean egotea dut helburu”

Imanol Rojo

Imanol Rojo otsailaren 23tik aurrera Lahtin (Finlandia) jokatuko duten iraupen-eskiko Munduko Txapelketan lehiatuko da

BASQUE TEAMeko kirolaria lehenengo 30en artean kokatuta dago Europako Kopako zerrendan eta txapelketa honetan lehenengo 20 onenen artean postu bat lortzeko asmoa du, batez ere 50 kilometroko proban.

Imanol Rojo sasoi onean dago; horren erakusle 2016ko bukaeran maratoien Europako Txapelketan lortutako titulua, aurten Espainiako txapelketan lortu dituen bi garaipen eta Austriako 42 kilometroko Dolomitenlauf Lienz proban erdietsitako emaitza (Top 10ean sartu zen).

Tolosarrak buruan dauka Munduko Txapelketa maiatzetik. Orain, entrenatzen 700 ordu eman ostean eta 10 hilabeteren ondoren, denboraldiko hitzordu nagusia heldu da. Imanol otsailaren 23an Sprintean lehiatuko da, otsailaren 25ean Skiathloian eta martxoaren 1ean 15km teknika klasikoan eta 50 kilometroko proban.

Oraintxe bertan PyeongChangeko (Hego Korea) Neguko Jokoetarako txartela ematen duten postuetan dago gipuzkoarra baina lasterketa luzeetan eta Europako Kopako lasterketetan puntuak biltzen jarraitzea da bere asmoa, Munduko Txapelketan parte hartu eta gero. Imanol aurreko Jokoetan izan zen, 2014ko Sotxiko Jokoetan.

Honekin lotutako berriak

22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago