Emakumezkoen errugbi selekzioak, Amaia Erbina kapitainarekin, World Seven Seriesetan mailari eustea lortu du Toulousen
23-maiatza-2022

Emakumezkoen errugbi selekzioak, Amaia Erbina kapitainarekin, World Seven Seriesetan mailari eustea lortu du Toulousen

Amaia Erbina

Erronka zaila zen. Toulouseko hitzorduan, mailari eustea  zeukaten jokoan; hau da, “Core Team” edo “HSCB World Rugby Seven Series”etako talde finkoa izaten jarraitzea eta lortu dute. Amaia Erbina Basque Teameko kirolaria kapitain duen eta Anne Fernandez de Corresek ere parte hartzen duen selekzioak helburua bete du.

Toulouseko serieko bigarren jardunaldia ez zen batere ondo joan; Eskoziari hamar puntuko aldearekin irabaztea (17-7) ez zen nahikoa izan urrezko final-laurdenetarako lehian sartzeko, eta bederatzigarren posturako finalerdietan Hegoafrikaren aurka galdu izanak (19-21) gauzak zailago jarri zituen.

Toulouseko hitzorduaren hirugarren eta azken egunean, Espainiako selekzioak manederatu zuen Ingalaterra (26-14) 11. postuan amaitzeko, eta bi puntu lortu zituen sailkapen nagusian.

Hala ere, Erbinaren konbinatuarentzat itxaropen bakarra zen Brasilek, salbazioa lortzeko lehian aurkari nagusiak eta urrezko final-laurdenetan sartzeko helburua lortu zuenak, zortzigarren postuan bukatzea. Zorionez, hegoamerikarrek ezin izan zuten Frantzia gainditu finalerdietan (7-36), ezta Estatu Batuak ere zortzigarren posturako finalean (7-15). Horrela, kariokek 6 puntu lortu zituzten, baina ez ziren nahikoa izan sailkapen nagusian espainiarrak gainditzeko. Amaia Erbinaren taldea, 26 punturekin, 24 puntu pilatu dituen Brasilen gainetik geratu da, denboraldiko bi emaitzarik txarrenak kenduta.

Honekin lotutako berriak

17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago