Maialen Oiartzabal eskiatzailea izango da 'BAT To Beijing' saioaren laugarren atalaren protagonista
26-urtarrila-2022

Maialen Oiartzabal eskiatzailea izango da 'BAT To Beijing' saioaren laugarren atalaren protagonista

Maialen Oiartzabal

Dokumental saila osatzen duten bost atalak igande goizetan emititzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ saioan

Basque Team Fundazioarentzat Korima Films ekoiztetxeak egindako programak Maialen Oiartzabal freeski edo estilo libreko eskiatzailea izango du ardatz aste honetan. Maialen eski akrobatikoan aritzen den euskal kirolari bakarretakoa da, neguko kirolen barruan kasu bitxia.

12 urterekin eman zituen lehen urratsak freeskian, eta adrenalinak erabat erakarri zuen, hainbat aldiz Espainiako txapeldun izateraino, eta Europako Kopan eta Munduko Kopan estreinatzeraino.

Andorran denboraldi batzuk eman dituen arren, Espainiako federazioaren  egiturak bizi duen egungo egoera dela eta, etxera itzultzeko erabakia hartu du. Goi mailako kirolari gisa duen garapena planteatzeko beste modu bat da, beste kasu batzuetan ere gertatu izan dena, Maider Unda borrokalariarekin, adibidez. Senide eta lagunak eta Basque Team fundazioa gertu izateak aurrera egiten laguntzen dio. Berak dioen bezala, “dena ondo joateko, ondo egon behar duzu”.

Maialenek bidaiek ematen dizkioten momentuez gozatzen du. Psikologia ikasten du eta horrek lagundu dio alderdi hori zaintzea zein garrantzitsua den egiaztatzen. Beldurrak saihestu eta zenbait gauza ezin dituela egin pentsatzeari utzi behar zaiola adierazten du. Egin behrreko trukoak gero eta zailagoak dira, eta jauziak altuagoak. Horregatik, beldurra kudeatzen jakin behar dela dio.

Joko hauetarako sailkapena ezinezkoa izan da, baina oraindik animoz eta indarrez ikusten da beste ziklo olinpiko bati aurre egiteko.

Honekin lotutako berriak

08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago