Maialen Chourraut txapeldun olinpikoa, bihar I. Espainiako Kopan parte hartuko dutenen artean
20-otsaila-2021

Maialen Chourraut txapeldun olinpikoa, bihar I. Espainiako Kopan parte hartuko dutenen artean

Maialen Chourraut

Maialen Chourraut txapeldun olinpikoa asteburu honetan Mondarizen (Pontevedra) egingo den Espainiako I. Eslalon Kopan lehiatuko da, eta piraguismoak estatuko lehiaketari ekingo dio berriro, 2020an pandemiak eten ostean.

Klara Olazabal eta Joan Crespo olinpiar erreserbak ere bertan izango dira, baita Miren Lazkano eta Olatz Arregi ere.

Bi olinpiar domina irabazi dituen Maialen Chourraut Galiziako Mondariz herrian dago jada, eta bertan entrenatu da bihar lehiatuko den kanalean. “Espainiako I. Kopa hau hasteko irrikitan nago, hainbeste denbora lehiatu gabe egon ostean”, esan du Basque Teameko bekadunak, “gogo handiz, uretan sartu eta onena emateko”.

Lehiaketa bihar 11:40ean hasiko da, eta palista gazteak, seniorrak eta beteranoak izango dira, gizonezkoetan, emakumezkoetan eta mistoetan. Lehiaketa honetan parte hartuko dute 2019ko eta 2020ko liga nazionaletan parte hartzen duten klub eta kirolariek, bai eta Espainiako Piraguismo Federazioko taldeak osatzeko hautaketa-prozesuetan parte izango diren palistek ere.

Mondarizen Espainiako I. Eslalon Kopa egin ondoren, otsailaren 20an eta 21ean, II. Kopa jokatuko da, martxoaren 6an eta 7an Parc del Segre kanalean, La Seu de Urgellen, Lleidan.

Bi lehiaketak puntuagarriak dira eslalomeko Liga Olinpikorako, baita 2021eko Estatuko selekzio probetarako ere.

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago