Joseba Torres golflaria, Europako txapeldun taldeka, maila absolutuan
15-uztaila-2023

Joseba Torres golflaria, Europako txapeldun taldeka, maila absolutuan

Gizonezkoen selekzio absolutuak, Joseba Torresekin, Basque Teamek eta Euskadiko Golf Federazioak bultzatutako bikaintasun proiektuko partaidearekin, Europako taldekako txapelketa irabazi du berriro, Danimarkako selekzioari 4-3 irabazi ondoren Royal Waterloo Golf Clubeko ibilbide belgikarrean.

Horrela, selekzioak seigarren urrezko domina lortu du txapelketa honetan. Final-laurdenetan Italia (5-2) eta finalerdietan Ingalaterra (4,5-2,5) mendean hartu ondoren, Eskandinaviako selekzioa Josebaren taldearen bbidean gurutzatu da. Espainiak lortu zituen finaleko lehen bi puntuak, binakako partidako garaipenari esker. Dena den, Danimarkako selekzioak ez zuen amore eman. Erresistentzia harritsua egin zuen, banakako partiden ondoren, finaleko markagailuari buelta emanez. Azkenik, Jaime Montijok eta Ángel Ayorak egoera irauli zuten, eta Espainiako konbinatuari seigarren Europako txapelketa eman diote gizonezkoen kategoria absolutuan.

Horrela, 2022an lortutako titulua berretsi da. Orduan Suedia azpiratu zuten. Hiru golflari beriz ere talde irabazlean izan dira: Masaveu, Barcos eta Ballester.

Espainiak 1997an, 2003an, 2014an, 2017an eta 2022an lortu zituen garaipenak, eta, gainera, José María Olazábal (1983ko eta 1985eko edizioetan), Sergio García (1995ean eta 1997an), Rafael Cabrera Bello (2001ean eta 2005ean) eta Jon Rahm (2013an, 2014an eta 2015ean) jokalariek erakutsitako mailari eutsi zion. Taldekako Europako Txapelketa absolutu honetako podiumea 1983an eskuratutako zilarrezko domina batekin osatzen da.

Honekin lotutako berriak

04-abuztu-2024

Jon Rahm golf-jokalariak urrea laztandu du, baina diploma batekin alde egin du Jokoetatik

Informazio gehiago
23-abendua-2022

“Ez bada Pariseko Jokoetan, ea hurrengoetarako izaten dugun jokalariren bat”

Informazio gehiago