Jon Rahm golf-jokalariak urrea laztandu du, baina diploma batekin alde egin du Jokoetatik
04-abuztu-2024

Jon Rahm golf-jokalariak urrea laztandu du, baina diploma batekin alde egin du Jokoetatik

Private: Jon Rahm (enbaxadorea)

Jon RahmEK, horrelako hitzordu batean debutatzen zuenaK, diploma bat eskuratu du, 14. zulora arte sailkapenaren buruan joan ondoren. Joko bikainari esker, “Barrikako lehoia” txapelketako liderra izan da lau kolpeko abantailarekin, lehen hamarretan sei birdie pilatuta zortzi zuloren faltan. Une horretan buru zen sailkapenean, Hideki Matsuyama japoniarra eta Tommy Fleetwood britainiarrarekiko lau kolpeko aldearekin.

Rahm, Erresuma Batuan LIV Golfean bere lehen titulua sinatu ondoren iritsi da Jokoetara (Saudi Arabiako Gobernuak bultzatutako lehiaketa), eta honetan une erabakigarrian hondoratu da. Bogey-ak kateatu ditu 11. eta 12. zuloetan, eta bogey bikoitz bat gehitu du 14. zuloan. Arreta galdu du eta borrokatik jaitsi da azken zuloan.

Oso ondo jokatzen nenbilen, eta azkenean ezertarako aukerarik ez izatea, zaila da horretan pentsatzea, oraindik ez dakit nola azaldu, baina mingarria da. Ezin dut egin egin dudana. Zelai honetan gauza batzuk ezin dira egin, eta 14. Zuloan, uretara botatzea eta ezkerrera joatea horietako bat da, bi kolpe kosta zaizkit. Hor parra egiten badut, bosteko par bat gutxienez, aukerak ditut azken lau zuloei begira. Denetatik ikasten da, baina ikasteko zulo bakoitzean gertatu dena pentsatzeko ahalegina egiteak min handia emango dit. Beraz, beste garai batzuetan baino dezente gehiago kostatuko zait gaur gertatu denari aurre egitea” adierazi dio Basque Teameko komunikazio taldeari.

Scottie Scheffler estatubatuarrak irabazi du urrea, Tommy Fleetwood ingelesak zilarra eta Hideki Matsuyama japoniarrak brontzea.

Atletismoan, Asier Martinezek eta John Cabangek errepeska lehiatu beharko dute. Gaurko sailkapenean nafarrak 13.47ko denbora egin du eta Irurakoak 13.66koa. Ez da nahikoa izan serie bakoitzeko hiru onenen artean sartzeko. 

Kayak krosean Maialen Chourrautek, Noemi Foxekin batera, Martina Wegman holandarrari eta Jessica Fox australiarrari irabazi die final zortzirenetan. Miren Lazkanok hirugarren amaitu du bere seriean, Angele Hug frantziarraren eta Ana Satila brasildarraren atzetik.

Belar-hockeyan Vilallongak eta Basterak egungo txapelduna eta munduko lehena den Belgikari 3-2 irabazi diote, azken txanpa epikoan, Basterra, Reyne eta Mirallesen golekin, dominetatik pauso batera jartzeko.

Honekin lotutako berriak

15-uztaila-2023

Joseba Torres golflaria, Europako txapeldun taldeka, maila absolutuan

Informazio gehiago
23-abendua-2022

“Ez bada Pariseko Jokoetan, ea hurrengoetarako izaten dugun jokalariren bat”

Informazio gehiago