Jorge Pinedak Municheko Europako Txapelketan arraun olinpikoko A finalerako txartela lortu du
11-abuztu-2022

Jorge Pinedak Municheko Europako Txapelketan arraun olinpikoko A finalerako txartela lortu du

Jorge Pineda

Jorge Pineda Basque Teameko bekadunak, Josefa Benitez, Enrique Floriano eta Verónica Rodriguezekin batera, PR3 Mixed Coxed Four probako A mailako finalean parte hartuko du.

Ez dira oso indartsuak izan irteeran, eta bosgarren postuan geratu dira hasieran, baina Pinedaren ontziarentzat estropada hobetuz joan da 1.000 metrotik eta 1.500 metrotik pasatzean. Bi partzialetan laugarren izan baitira.

Probaren ostean, Jorge Pinedak Basque Teameko komunikazio taldearekin izandako solasaldian onartu du oraindik asko dutela hobetzeko estropadaren azken zatian, baina bide onetik doazela. Azken 500 metroetan bosgarren postura jaitsi dira bosgarren bukatuz, 8:19.42ko (+56.21) denbora eginda, Britainia Handia, Frantzia, Italia eta Alemaniaren ondoren.

Jorge Pineda pozik agertu da egindako lanarekin, Italiarekiko eta Alemaniarekiko aldea murriztu dutelako, Tokioko Joko Paralinpikoen ondoren ia lehiatu ez diren arren. Bizkaitarrak ziurtatu du dena emango dutela abuztuaren 14ko A mailako finalean podiumean sartzeko, nahiz eta ontziaren benetako helburua, epe ertainera, 2024ko Pariseko Jokoetako sailkapenerako prestatzea izan.

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago