Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza Broad Peak-eko zeharkaldia egiten saiatuko dira bihartik aurrera
14-uztaila-2010

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza Broad Peak-eko zeharkaldia egiten saiatuko dira bihartik aurrera

(2010/07/14) Alpetar erara eta bide berri batetik egingo dute ahalegina

Broad Peak (Karakorum), 2010eko Uztailaren 14a. Motxilak hartu eta berriz ere goranzko bidean abiatuko dira bihar Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza jarritako helburuaren bigarren saiakeran. Broak Peak-eko hiru gailurrak kateatu nahi dituzte, alpetar erara eta bide berri bat zabalduz. Aurreko larunbatean amore eman behar izan zuten haize boladen eraginez, goizean Iparreko gailurrera (7.550 metro) iritsi eta gero. Horrenbestez Oinarrizko Kanpalekura itzuli eta esperoan izan dira azken egunetan.

Eguraldi iragarpen on batek bigarren ahalegina egitea ahalbideratuko die eta dagoeneko hartu dute erabakia. Bihar, ostegunean, aterako dira Oinarrizko Kanpalekutik goizaldeko 04:30etan (01:30ak Euskadin). Aurrez ezarritako plangintza izango dute oinarri hiru gailurretara iristeko, Iparraldekora (7.550 metro), Zentralera (8.013 metro) eta Nagusira (8.047 metro). Dena dela, mendiak ezarritako arauen arabera prebisio guztiak behin-behinekoak direla aitortu dute mendizaleek.

Bost egun eta lau gau izango lirateke ondobidean, Kanpaleku Nagusitik kanpora egingo dituztenak. Lehendabiziko gaua 6.400 metora, bigarrena Iparreko eta Zentralak bat egiten dute mendi-lepoan, 7.300 metrora gutxi gora behera. Zeharkaldia zaila izango da dudarik gabe, eguraldiaren baldintza aldakorren menpe eta bidean topatuko dituzten oztopoak ezagutu gabe.

Honekin lotutako berriak

07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago
16-urtarrila-2026

Basque Teamek, sustraietan oinarrituta, aurre egingo die Milango Jokoei 

Informazio gehiago
25-abendua-2025

Aitor Etxebarriazarragaren bertsoa Gabonetako Galan

Informazio gehiago