Iñigo Peñak bigarren amaitu du Europako Jokoetako K1-500 metroko B finalean
24-ekaina-2023

Iñigo Peñak bigarren amaitu du Europako Jokoetako K1-500 metroko B finalean

Iñigo Peña

Basque Teameko palistak nabarmen hobetu du bere denbora atzoko jardunalditik aurrera, foto-finisharekin erabaki behar izan duen estropadan

Iñigo Peña Poloniara iritsi zen K1-500 metroko A finalean sartzeko asmoz, denboraldi konplexu batean parentesi bat suposatu duen txapelketa batean. Ez du lortu, baina hamaikagarren postuarekin joan da Krakoviatik, B finalean bigarren izanda eta fisikoki une gozoan dagoelako sentsazioarekin.

Poloniako hiriburuan dagoen Hiri Olinpikoan egun batzuk eman ondoren, ez baldintzarik onenetan eta lehiaketa-erritmoa hartu gabe, Iñigok atzo sailkatze txandari ekin zion beroketarik egin barik, ekaitz elektriko baten ondorioz bertan behera utzi behar izan baitzuten. Laugarren postuak arratsaldean finalerdia jokatu beharra ekarri zion, eta bertan zazpigarren amaitu ondoren, Basque Teameko kirolariak B finalerako txartelarekin konformatu behar izan zuen.

Horretan, estropada-buru jarri da hasieratik. 250 metroetan lehena izan da, 49.314ko denbora eginez. Lasterketaren bigarren zatian lehia gogorra izan du Giacomo Cinti italiarrarekin, eta finish argazkiaren bidez erabaki behar izan da proba. Cinti kronoa 1:39.419ko denboran geratuta helmugaratu da eta Peñak 1:39.447ko marka egin du. Hirugarren postua Etienne Hubert frantziarrak lortu du (1:39.627)..

Zumaiako palistak azken metroetako ahalegina ordaindu du, baina aho zapore onarekin geratu da atzoko denborak hobetu dituelako, bai sailkapenekoa (1:43.100), bai finalaurrekokoa (1:40.543). Kontuan izan behar da Iñigo ez zela nazioartean banakako ontzi batean lehiatzen duela hamaika urtetik hona. Joko hauen ondoren, K2 prestatzera itzuliko da uztailerako hautapen probetarako. Abuztuaren 23tik 27ra jokatuko den Duisburgeko Munduko Txapelketarako sailkapena dago jokoan eta bertan 2024ko Pariseko Jokoetarako plazak banatzen hasiko dira.

Honekin lotutako berriak

29-iraila-2025

Matx podcasta 04: Klara Olazabal

Informazio gehiago
22-ekaina-2025

Basque Teameko Higinio Rivero piraguistak brontzea irabazi du Raciceko Europako Txapelketan

Informazio gehiago
15-ekaina-2025

Domina zaparrada Basque Teameko palistentzat Paueko Munduko Kopan

Informazio gehiago
07-ekaina-2025

Miren Lazkano Basque Teameko palistak zilarrezko domina irabazi du Seu d’Urgelleko Munduko Kopan

Informazio gehiago
08-iraila-2024

Higinio Rivero Basque Teameko piraguistak bederatzigarren amaitu du Pariseko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago
10-abuztu-2024

Begoña Lazcano Basque Teameko palista Pariseko Jokoetako K1-500 metroko finalerdietan txapelketatik at geratu da

Informazio gehiago