Iñigo Peñak brontzea irabazi du Europako txapelketako K2-1.000 metrokoan
15-uztaila-2017

Iñigo Peñak brontzea irabazi du Europako txapelketako K2-1.000 metrokoan

Iñigo Peña

Basque Teameko palistaren ontziak alemaniarren eta serbiarren atzetik bukatu du A finala

Iñigo Peña eta Francisco Cubelos ondo baino hobeto moldatzen dira elkarrekin, eta gaur berriz ere erakutsi dute Plovdiven (Bulgaria) jokatzen ari diren pistako piraguismoko Europako txapelketan. Gaur brontzezko domina irabazi dute 00:03:14.056ko denbora eginda.

Atzo euren sailkapen txandan bigarren denborarik onena lortu zuten eta A finalera igaro ziren zuzenean. Gaur Max Hoff eta Marcus Gross alemanek (00:03:12.724) eta Marco Tomicevic eta Milenko Zoric serbiarrek (00:03:13.780) baino ez dute euren ontzia gainditu.

Denboraldiaren hasiera ez zen erraza izan zumaiarrarentzat, Nazioarteko Federazioak olinpiar programako probak aldatzea erabaki, eta Iñigo orain dela 8 urte lantzen hasi zen K4-1.000 metroko proba 500 metrokoagatik ordezkatu zuelako. Horretara moldatzea, beste aukerarik ez zegoen. Urtea trankil hasi zuen, beste urte batzuetan baino lasaiago entrenatuz baina sentsazio onekin. Francisco Cubelosekin batera hautapen probak prestatzea erabaki zuen eta helburua uste baino errazago lortu zuten. Ondoren, Szeged (Hungaria) eta Belgradeko (Serbia) Munduko Kopetan urreak eskuratu zituzten, proba hungariarrean K2-1.000 metrokoan, muduko errekorra hautsita gainera.

K2-1.000 metroko proba olinpikoan lehiatzeaz gain, Iñigok Europako txapelketa honetako K4-1.000 metroko proba ez olinpikoan parte hartuko du bihar Francisco Cubelos, Javier Cabañín eta Marcus Cooper-ekin batera.

Aurrerago, denboraldiko hitzordurik garrantzitsuena etorriko da: Racicen (Txekiar Errepublika) jokatuko duten Munduko txapelketa abuztuaren 23tik 27ra. Munduko txapelketa horretan aritzeko estatu mailako hautapen probetan lortu beharko dute plaza, Asturiasen, abuztuaren 15ean.

Honekin lotutako berriak

12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago