Iñigo Llopisek bere hirugarren domina lortu du Madeirako Europako Txapelketan
Basque Teameko igerilariak brontzea eskuratu du 34 puntu estiloetako 4×100 metrokoan
Iñigo Llopisek urrezko domina batekin ekin zion Europako txapelketari bizkar erako 100 metroko proban, brontze batekin jarraitu zuen tximeleta estiloko 100 metrokoan eta atzo bere dominen uzta beste brontze batekin handitu zuen 4×100 estiloetan.
Donostiarrak atzo egin zuen igeri lehen aldiz txapelketa honetan taldekako lasterketa batean, Tasy Dmytriv, Jose Antonio Marí eta Sarai Gasconekin batera.
Funchaleko Olympic Pools Complexen amaitu zen atzoko jardunaldia 34 puntuko estiloetako 4×100 errelebuekin. Llopis, Tasy Dmytriv, Jose Antonio Marí eta Sarai Gasconen laukotea, egungo Munduko txapelduna, ezustean harrapatu zuten Herbehereek, urrea eskuratu baitzuten Munduko errekorra lortu hautsita gainera (4:26.54). Llopisen taldea hirugarren sailkatu zen 4:32.42ko denborarekin eta Italiak zilarra eraman zuen 4 30.59ko markarekin.
Gaur Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek estilo libreko 4×100 erreleboekin emango diote amaiera Europako Txapelketari.