Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Iñigo Llopis

Basque Teameko igerilariak brontzea lortu du 4×100 estiloetako 34 puntukoan

Iñigo Llopis igerilariak pauso sendoarekin jarraitzen du Frantziako hiriburuan egiten ari diren Jokoetan. Gauzatutako bi probetan Iñigok metal bana lortu du. Urrezko domina irabazi zuen bere proba gogokoenean, bizkar estiloko 100 metrokoan, eta gaur bere bigarren domina irabazi du, oraingoan taldekako lasterketa batean.

Donostiarrak badaki zer den proba honetan dominak irabaztea, nazioarteko beste hitzordu batzuetan ere erdietsi ditu, eta gaurkoa ez da salbuespena izan. Basque Team fundazioaren beka duen kirolariak hirugarren postua bereganatu du, eta berriro ere emanaldi ikusgarria egin du, igerilekuetan nazioarteko izarretako bat dela agerian utziz.

Nuria Marqués uretara jaurti da lehengo, eta taldea hirugarren postuan jarri du, parte hartu ondoren. Lehen 50 metroetatik hirugarren postuan igaro da, eta hor jarraitu du 100 metroak betetzean, 1:10.08ko denbora markatuz. Gero Oscar Salguerok hartu du lekukoa. Katalanak ezin izan dio erritmoari eutsi eta laugarren postura jaitsi da lehenengo eta bosgarrenera gero. Orduan jauzi egin du Llopisek igerilekura. Gaur bizkarra aldatu du tximeleta estiloagatik, baina berdin egin du. Maila bikaina erakutsiz. Postu bat igo du 50 metrokoan, eta beste bi 100 metrotara iristean. Gipuzkoarrari esker zilarrezko posizioan jarri dira 3:25.54 denborarekin. Sarai Gascon izan da uretara salto egin duen azkena eta taldea podiumeko postuetan mantentzea lortu du. 30.38ek lehen partzialean eta 1:03.85ek bigarrenean konbinatuari brontzezko domina eman diote. Espainiak 4:29.39 denbora egin du Australiaren (4:27.08) eta Holandaren (4:28.07) atzetik igotzeko podiumera. 

Iñigo Llopisek oraindik Joko hauetan jokatu behar ditu estilo libreko 400 metrokoa irailaren 4an, era libreko 100 metrokoa irailaren 6an eta 4×100 libreak irailaren 7an.

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago