Iñigo Llopisek ez du sailkapen fasea gainditu Tokioko Jokoetako estilo libreko 100 metrokoan
25-abuztu-2021

Iñigo Llopisek ez du sailkapen fasea gainditu Tokioko Jokoetako estilo libreko 100 metrokoan

Iñigo Llopis

Basque Teameko beka duen Iñigo Llopis igerilariak ez du lortu Tokioko Joko Paralinpikoetako bere estreinakoan finalean sartzea. Donostiarrak debuta egin du S8 kategoriako estilo libreko 100 metroko lasterketan. Tokioko Aquatic Centren jokatu diren hiru serieetako bigarrenean egin du igeri, bere txandan laugarren amaituz, 1:01.95eko denborarekin, Dimosthenis Michalentzakis greziarraren (59.49), Haijiao Xu txinatarraren (1:00.05) eta Matthew Torres estatubatuarraren (1:01.35) atzetik. Hiru sailkapen serieen ondoren, zortzi igerilari onenak sartu dira finalean.

Llopis laugarren izan zen proba honetan joan den maiatzean Funchalen jokatutako Europako Txapelketan, eta bere serieko hirugarren denborarik onena egin du lehen 50 metroetan, baina ezin izan dio erritmo horri eutsi bigarren zatian.

2016ko Rioko Jokoetan, gipuzkoarra estilo libreko 100 metrokoan ere lehiatu zen, sailkapen txandan bederatzigarrena izanda.

Llopis bi egun barru itzuliko da lehiara, abuztuaren 27an, bere proba kutunenetako batekin, bizkar estiloko 100 metrokoarekin. Horrez gain, 4×100 estilo librean jokatuko du abuztuaren 30ean, 400 metro estilo librean abuztuaren 31n eta 4×100 estilotan irailaren 3an.

Honekin lotutako berriak

17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago