Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariak Bartzelonako Munduko Serietik hiru dominekin itzuli dira
Iñigok bi urre bildu ditu eta Nahiak brontze bat
Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek ohituta dituzte igeriketazaleak nazioarteko lehiaketetatik garaikurren batekin itzultzera. Bartzelonako Igeriketarako Munduko Seriea, denboraldiko hirugarren geldialdia Munduko zirkuituaren barruan, Gold Coast (Australia) eta Lignanoko (Italia) serieen ondoren, ez da salbuespena izan. Llopisek 4×100 estiloetan poltsikoratu du urrea, baita bizkar erako 100 metrokoan ere. Zudairek, berriz, brontzezko domina irabazi du estilo libreko 400 metrokoan.
Proba anitzekin, lehiak Munduko Seriearen hasierako bultzadari eutsi dio, 39 herrialdetako 238 atleta bilduz lau eguneko nazioarteko torneo honetan.
2025ean estreinaldi arrakastatsua izan ondoren, zirkuitua Bartzelonara itzuli da bere bigarren ediziorako, eta hiria egoitza giltzarri gisa finkatu da nazioarteko para igeriketako egutegian. Parte-hartzaileen zerrenda sendo eta anitzarekin, errendimendu maila altua erakutsi dute, eta kirolariei aukera eman zaie denboraldiaren hasieran beren forma eraikitzen jarraitzeko, oraindik erabakitzeke dagoenean noiz eta non jokatuko den aurtengo Europako txapelketa.
Guztira, estatuko ordezkaritzak, 61 atletarekin bidaiatu du Kataluniara, tartean Iñigo Llopis Sanz (S8) eta Nahia Zudaire Borrezo (S8/SB7) faborito izanik, biak ere nazioarteko mailan finkatuta. Proba gehiagotan lehiatu diren arren, gipuzkoarrak lehen aipatutako proban nabarmendu dira oraingoan. Iñigok, 2024ko Pariseko txapeldun paralinpikoak, estiloetako 4×100 metroko erreleboan bere palmaresa ireki du Bartzelonan, Anastasiya Dmytriv, Beatriz Lerida eta Oscar Salguerorekin batera, metal preziatuena bereganatuz. Bere bigarren urrea bere proba fetitxean iritsi zen, bizkar erako 100 metrokoan, non Europako, Munduko eta Joko Paralinpikoetako txapelduna den. Oraingoan garaipena lortu zuen kronoa 1:06.27etan geldituz. Bestalde, Nahia Zudairek, Europako eta Munduko dominadunak, brontzezko domina lortu du estilo libreko 400 metrokoan. Proba horretara ohituta dago eta oraingoan 5:08.96ko denbora eginez igo da podiumeko hirugarren tokira.