Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea lortu du bizkar erako 100 metrokoan, Manchesterreko Munduko txapelketan
01-abuztu-2023

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea lortu du bizkar erako 100 metrokoan, Manchesterreko Munduko txapelketan

Iñigo Llopis

Gainera, Pariseko Jokoetarako plaza eskuratu du, baina oraindik ez modu nominalean 

Iñigo Llopisek aise bete du Manchesterren jokatzen ari  diren igeriketa egokituko Munduko txapelketara buruan eramandako helburua. Donostiarra dominaren bat eskuratzeko borrokatu nahi zen bere proba gogokoenean, bizkar estiloko 100 metrokoan, eta oraingoan podiumeko lehen postua eskuratu du.

Llopisek “ilusio handiarekin eta entrenamenduetan izandako sentsazio onekin” bidaiatu du. Horrek txapelketa ona egiteko motibatzen zuen. Atzoko bosgarren postua estilo libreko 400 metrokoan gaur etorriko zen plater nagusiaren aperitiboa baino ez zen izan.

Gipuzkoarrak lehia ikusgarria izan du Kota Kubota japoniarrarekin S8 klasean. Lehen 50 metroen ondoren, japoniarrak segundo bat eta 21 ehuneneko ateratzen zizkion Llopisi, baina gipuzkoarrak bigarren zati ikaragarria egin du, epikaz beteta, eta metal preziatuena zintzilikatu du 1:05.32 denbora eginda. Kota Kubota japoniarrak bigarren postuan bukatu du azkenean, 1:06.40ko denbora markatuta, eta Sam Downie britainiarra hirugarren izan da, 1:08.36ko kronoarekin.

Llopisek Tokioko Jokoetan zilarra lortu zuen proba honetan bertan, eta gaurko emaitzari esker 2024ko Pariseko Jokoetarako plaza lortu du, oraindik modu nominalean ez bada ere.

Bihar Basque Teameko beka duen kirolariak tximeleta estiloko 100 metroko proba jokatuko du. Gainera, datozen egunetan errelebo-talderen batean sartzeko aukera du.

Honekin lotutako berriak

04-azaroa-2025

Matx podcasta 5: Iñigo Llopis

Informazio gehiago
01-urria-2025

Etxera, Singapurreko Munduko Txapelketan lortutako sari handiarekin 

Informazio gehiago
23-iraila-2025

Nahia Zudairek bigarren brontzea lortu du Singapurreko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-iraila-2025

Iñigo Llopis urrean pulunpatu da berriro

Informazio gehiago
07-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Nahai Zudaire Basque Teameko igerilariek beste diploma batekin bukatu dute euren parte-hartzea Parisko Jokoetan, zazpigarren izanda estilo libreko 4×100 metrokoan

Informazio gehiago
31-abuztu-2024

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea lortu du Pariseko Paralinpiar Jokoetako bizkar erako 100 metrokoan

Informazio gehiago