Hainbat kirol praktikatu Basque Teamekin!
19-otsaila-2020

Hainbat kirol praktikatu Basque Teamekin!

Barrutia Herri Ikastetxeko 25 ikaslek hainbat diziplina probatzeko aukera izan zuten atzo gure kirolarien eskutik

Basque Team Fundazioak antolatutako kirol anitzeko jardunaldia atzo egin zen Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroaren instalazioetan (Getxo). Barrutia Herri Ikastetxetik etorritako 12 urteko 25 gaztek parte hartu zuten bertan, eta Basque Teameko enbaxadore eta kirolariek lagunduta, hainbat diziplina probatu ahal izan zituzten. Horrez gain, klase teorikoan, goi mailari buruz, olinpismoari buruz, Fundazioari buruz eta kirolean eman behar den berdintasun eta inklusioari buruz hainbat gauza ikasi zituzten.

Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak, Kerman Lejarraga boxeolariak, Maider Unda borrokalari ohiak, Iker Sastre mahai-tenis jokalariak eta Barbara Pla errugbi jokalariak euren kirolen nondik norakoak azaldu zizkieten eta praktikan nola jarri behar diren erakutsi zieten.

Jarduera ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan kokatu zen. Proiektu honen bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurbildu nahi da, kasu honetan bezala.

Baloreetan BAT proiektuarekin lotutako edozein eskaera edo proposamen egiteko: baloreetanbat@basqueteam.eus

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago