“Europako txapelketan dominen borrokan ibiltzea edo dominen bat lortzea, emaitza ona izango litzateke”
Iñigo PeñaSzeged eta Belgradeko Munduko Kopetan lortutako bi urreek olinpiar zikloa ondo hasteko indarra ematen diotela dio Basque Teameko Iñigo Peña palistak
Iñigo Peña pistako piraguistak denboraldiko lehen erronkari egingo dio aurre: uztailaren 14tik 16ra Plovdiv-en (Bulgarian) jokatuko duten Europako txapelketa.
Denboraldiaren hasiera ez zen erraza izan zumaiarrarentzat, Nazioarteko Federazioak olinpiar programako probak aldatzea erabaki, eta Iñigo orain dela 8 urte lantzen hasi zen K4-1.000 metroko proba 500 metrokoagatik ordezkatu zuelako. Horretara moldatzea, beste auekarik ez zegoen. Urtea trankil hasi zuen, beste urte batzuetan baino lasaiago entrenatuz baina sentsazio onekin. Francisco Cubelosekin batera hautapen probak prestatzea erabaki zuen eta helburua uste baino errazago lortu zuten. Ondoren, Szeged (Hungaria) eta Belgradeko (Serbia) probetan urreak eskuratu zituzten, proba hungariarrean muduko errekorra hautsita gainera. “Proiektu ezberdinak izan arren, entrenatzaile eta lantalde berak genituen 2011tik, horregatik ontzira egokitzea errazagoa izan da” dio Peñak.
“Ezustekoa izan zen guretzat eta oso hunkigarria. Ez genuen uste marka hori egingo genuenik ezta emaitza horiek lortuko genituenik ere. Honek indarra eta bultzada ematen dizkigu zikloa ederki hasteko. Oraingoz dena ondo baino hobeto doa” azpimarratzen du Iñigok.
Plovdiveko Europako txapelketa izango da denboraldiko hurrengo erronka. Basque Teameko kirolariak uste du horretan “dominen borrokan lehiatzea edo domina bat lortzea emaitza bikaina izango litzatekeela”. Txapelketa uztailaren 14tik 16ra jokatuko dute. Gipuzkoarrak baieztatzen du Munduko Kopetan sasoi onean dabiltzala erakutsi duten arren, oinak lurrean izan behar dituztela, Europako txapelketan maila altuagoa izango delako.
Iñigok pausoz pauso joan nahi du. Lehenengo Europako txapelketa jokatu gero Racice-n (Txekiar Errepublika) abuztuaren 23tik 27ra jokatuko denMunduko txapelketan pentsatzen hasteko. Mundialean parte hartu ahal izateko plaza lortu behar dute Asturiasen abuztuaren 15ean jokatuko den hautapen proban . “Oraingoz hurbil ditugun probetan jarri behar dugu arreta, Europako txapelketan eta Munduko txapelketako hautapen probetan, hortxe baitugu jokoan denboraldi erdia”.