Etxera, Singapurreko Munduko Txapelketan lortutako sari handiarekin 
01-urria-2025

Etxera, Singapurreko Munduko Txapelketan lortutako sari handiarekin 

Iñigo Llopis

Iñigo Llopisek urrezko bi domina eskuratu ditu eta Nahia Zudairek urrezko bat eta brontzezko bi

Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire Basque Team Fundazioaren beka duten igerilariei harrera egin die gaur Donostiako Aquariumeko goiko terrazan Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak. Ongietorri ekitaldira batu dira Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzailea, baita euren adierazpenak jaso nahi izan dituzten komunikabide ugari ere.

Nazioarteko azken hitzordu handietan ohikoa den bezala, Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek emanaldi bikaina oparitu digute, mundu mailan erreferente handienetakoak direla eta lehiaketa handietako faboritoen kinieletan beti sartzen diren kirolariak direla erakutsiz. Oraingoan Singapurren egin dute. Igeriketa Paralinpikoko Munduko Txapelketan 60 herrialde baino gehiagotatik iritsitako 600 igerilari izan dira, eta Llopis eta Zudaire bost dominarekin itzuli dira etxera.

Iñigok laster egin zuen distira bere proban gogokoenean, S8 kategoriako bizkar erako 100 metrokoan, eta erakustaldia eman zuen duela bi urte Manchesterren lortu zuen titulua berresteko. Llopisek Munduko urrea eskuratu zuen 1:05.29ko kronoa lortuta, Paris Jokoetan (1:05:58) eta Manchester 2023ko Munduko Txapelketan (1:05.32) egindako bere urrezko markak hobetuz, eta Espainiako marka pertsonal eta errekor berria ezarriz. Urre horri, gainera, 34 puntuko estiloetako 4×100 metrokoan bereganatutakoa gehitu behar zaio. Behin betiko lasterketan Oscar Salguero, Nuria Marquès eta Tasy Dmytriv izan zituen lagun. Konbinatuak lehen hiru postetan bigarren postuari eutsi bazion ere, 17 urte besterik ez dituen Tasy, azken metroetan gora egiteko gai izan zen munduko titulua lortzeko eta txapelketetako errekorra ezartzeko 4:31,50eko denborarekin, Britainia Handiaren (4:31.65) eta Australiaren (4:32.05) aurretik. Podiumean, goizeko serieetan sailkapena lortu zuten beste hiru lagunek urrezko domina ere jaso zuten: Beatriz Lleidak, Nahia Zudairek eta José Antonio Marík.

Zubietarrarentzat txapelketako hirugarrena izan zen erreleboetako domina. Lehenago ere bi brontze lortu zituen: estilo libreko 400 metrokoan eta bular erako 100 metroko proban. 100 metroko proba da igerilariari gipuzkoarrari hobekien ematen zaionetako bat; horren erakusgarri da Parisko Jokoetan diploma paralinpikoa eman zion laugarren postua. Gainera, proba honetan beste bi brontze batu ditu, Manchesterreko Munduko txapelketan irabazitakoa 2023an eta Europako Funchal txapelketan irabazitakoa 2024an.

Singapurreko Munduko Txapelketako emaitzak
Iñigo Llopis
400 metro era askean: Zortzigarren
100 metroko bizkar eran: Urrezko domina
100 metro tximeleta eran: Zortzigarren
Estiloetako 4×100 metrokoan: Urrezko domina
Estilo askeko 4×100 metrokoan: Bosgarren

Nahia Zudaire
400 metro era askean: Brontzezko domina
100 metro bular eran: Brontzezko domina
100 metro era askean: Laugarrena sailkapen saioan
Estiloetako 200 metrokoan: Zazpigarren
Estiloetako 4×100 metrokoan: Urrezko domina
Estilo askeko 4×100 metrokoan: Bosgarren

Honekin lotutako berriak

22-martxo-2026

Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariak Bartzelonako Munduko Serietik hiru dominekin itzuli dira

Informazio gehiago
04-azaroa-2025

Matx podcasta 5: Iñigo Llopis

Informazio gehiago
23-iraila-2025

Nahia Zudairek bigarren brontzea lortu du Singapurreko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-iraila-2025

Iñigo Llopis urrean pulunpatu da berriro

Informazio gehiago
07-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Nahai Zudaire Basque Teameko igerilariek beste diploma batekin bukatu dute euren parte-hartzea Parisko Jokoetan, zazpigarren izanda estilo libreko 4×100 metrokoan

Informazio gehiago
31-abuztu-2024

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea lortu du Pariseko Paralinpiar Jokoetako bizkar erako 100 metrokoan

Informazio gehiago