Esther Briz Basque Teameko arraunlaria B finalerako sailkatu da Pariseko Jokoetan, lemazainik gabeko bikoaren finalerdia jokatu ondoren
31-uztaila-2024

Esther Briz Basque Teameko arraunlaria B finalerako sailkatu da Pariseko Jokoetan, lemazainik gabeko bikoaren finalerdia jokatu ondoren

Private: Esther Briz

Esther Briz Basque Teameko arraunlariak ezin izango du dominen bila borrokatu 2024ko Pariseko Jokoetako lemazainik gabeko bikoan, finalaurrekoan bosgarren postua lortu baitu Aina Cid ontzikidearekin batera, baina eusten die diploma bat lortzeko aukerei, B finalerako sailkatu baita.

Briz eta Cid, finalerdietara sartzeko errepeskatik pasa behar izan zutenak, azkar geratu dira atzean. 500 metrotik igarotzean, ia estropada osoa gidatu duen ontzi estatubatuarrarengandik 3.92ra zeuden.

Hiru pasatzen ziren A finalera eta pixkanaka estatubatuarrek, australiarrek eta lituaniarrek ihes egiten jarraitu dute. Jess Morrison eta Annabelle McIntyre australiarrek garaipena lortu dute 7:14.14ko kronoa egida, Azja Czajkowski eta Jess Thoennes estatubatuarren (7:15.59) eta Kamile Kralikaite eta Ieva Adomaviciute lituaniarren (7:19.27) aurretik.

Eslalom piraguismoan Miren Lazkanok kanoako finalerdia jokatuko du gaur arratsaldean, eta sailkatzen bada, finala. Atzo donostiarrak eta Pau Echanizek arazorik gabe gainditu zituzten sailkapen serieak. Echanizen kasuan finalerdia eta finala bihar jokatuko dira kayak modalitatean.

Futbolean, aurreikuspen guztien kontra, Beñat Turrientes, Aimar Oroz eta Jon Pachecoren selekzioa bere multzoko bigarren postura jaitsi zen atzo eta orain Parisen dominak lortzeko bere bidea zailagoa izango da itxuraz. Japoniak (2021eko Tokioko finalerdietan ere neurtu zituzten indarrak) final-laurdenetan itxarongo du. Santi Deniaren mutilek 1-2 Egiptoren aurka galdu zuten partida kaskar batean, sargoriaren ondorioz geldotasun amorragarriz jokatuta, eta lehen fase bikain bat osatzeko aukerari ihes egiten utziz.

Ur-poloan, Alberto Munarriz nafarraren taldearen joko koralak, zazpi golegilerekin, gizonezkoen torneoaren bigarren garaipena ekarri zien, bederatzi urre dituen Hungaria ahalguztidunari 10-7 irabazita. Horrela, Espainia final-laurdenetara hurbiltzen ari da.

3×3 saskibaloian Gracia Alonso bilbotarraren taldeak garaipena erdietsi zuen atzo Parisen Azerbaijanen aurka. Hasiera parekatu baten ondoren, partidu hori bere erditik aurrera menderatzen jakin zuten eta 18-16 irabazi zuten. Hortense Limouzin Biarritzeko kirolariaren Frantziako selekzioak 19-21 galdu zuen Txinaren aurka.

Honekin lotutako berriak

03-abuztu-2024

Virginia Diazek hamabigarren amaitu du Parisko Jokoetako banakako scull proba 

Informazio gehiago
01-abuztu-2024

Virginia Diaz B finalerako sailkatu da Pariseko Jokoetako banakako scullean

Informazio gehiago
30-uztaila-2024

Virginia Diaz finalerdietara pasa da Parisko Jokoetakol banakako scullean

Informazio gehiago
25-uztaila-2024

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak Jokoetako banakako scull-aren finalean egon nahi du, ahalik eta posturik altuenean

Informazio gehiago
21-maiatza-2024

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlaria Pariseko Joko Olinpikoetarako sailkatu da

Informazio gehiago
07-maiatza-2023

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak urrea lortu du single scull-ean Zagrebeko Munduko Kopan

Informazio gehiago