Iñigo Peña piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako K2-1.000 metroko finalean 6. bukatu eta gero
26-ekaina-2019

Iñigo Peña piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako K2-1.000 metroko finalean 6. bukatu eta gero

Iñigo Peña

Basque Teameko bekaduna den Iñigo Peñak eta Paco Cubelos bere ontzikideak seigarren amaitu dute K2-1.000 metroko finalean, Minskeko Europear Jokoetan. Kosta zaie martxa hartzea irteeran eta hor galdutako denbora ezin izan dute gerora errekuperatu, ohi egiten duten moduan. Dena den, Peñak aitortu du denboraldiko hitzordu nagusia, abuztuaren 21etik 25era, Hungariako Munduko txapelketan dutela, hor lortu behar baitute Tokyoko Jokoetarako txartela.

EUROPEAR JOKOAK

2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. Europear Jokoak hartuko ditu: lau urtetik behin Europako Olinpiar Batzordeek antolatutako hainbat kiroletako europear kontinenteko atleten arteko lehia.

Minsken 15 kirol jokatuko dituzte eta horietatik 8tan Tokyo 2020rako plazak jokoan izango dira. 4.000 kirolari bilduko dira Bieloerrusiako hiriburuan 200 ekitalditan lehiatzeko, baita 50 batzorde olinpikoetako ordezkari diren 2.000 entrenatzaile eta laguntzaile ere. Nazioarte mailako 650 epaile eta nazio mailako beste 410 bertan arituko dira. Atzerritik hedabideetako 1.000 pertsona espero dira; eta beste 100 europear federazioetako idazkari nagusi, presidente eta kiroletako ministroak kontuan izanda, olinpiar batzoerdeetako 250 langile eta ordezkari baino gehiago, baita Europako Estatuetatik etorritako hainbat presidente, lehen ministro eta maila goreneko funtzionarioak ere. Europar Jokoen bigarren edizioa Minskeko kirol instalakuntza onenetan egingo da: “Dinamo Arenan”, “Minsk-Arenan”, “Chizhovka-Arenan” eta beste hainbatetan.

Jokoetan lehentasuna emango zaio olinpiar balioen, bizitza estilo osasuntsuen eta jarduera fisiko eta kirolaren garapenari.

Honekin lotutako berriak

03-abendua-2024

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Basque Team

Informazio gehiago
25-azaroa-2024

Basque Team eta Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Informazio gehiago
21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago