Ekain Jimenezek zortzigarren amaitu du Municheko Europako Txapelketako taldekako abiaduran
12-abuztu-2022

Ekain Jimenezek zortzigarren amaitu du Municheko Europako Txapelketako taldekako abiaduran

Ekain Jimenez

Basque Teameko Ekain Jimenez pistako txirrindulariak zortzigarren postuan amaitu du taldekako abiadura-proba, Munichen (Alemania) jokatzen ari diren hainbat diziplinatako Europako Txapelketetan.

Ekainek, Alejandro Martinezek eta Jose Morenok osatutako taldeak ez zuen arazorik izan atzoko sailkapena gainditzeko, baina gaur lehen kanporaketan ezin izan du menderatu Jack Carlinek, Alistair Fieldingek eta Hamish Turnbullek osatutako Britainia Handiko hirukotea. Jimenezen taldeak 36.765 denbora egin du, eta britainiarrek 35.196ko marka lortu dute. Ingelesak zuzenean brontzezko lehiarako sailkatu dira, eta Ekain Jimenezen taldea bosgarren postutik zortzigarren posturako borrokara pasa da. Azkenean, talde guztien denborak kontuan hartuta, zortzigarrenak izan dira.

Ekain Jimenezek Munichera joandako komunikazio taldeari adierazi dionez, egia da hasierako gertakariak, irteeran trabatuta geratzeak, hasieratik baldintzatu dituela, baina zintzoak izanik, gainerako talde lehiakideak are hobeak direla.

Orain, Ekainek Europako txapelketa hauetako banakako lehiaketan jarriko du arreta, abuztuaren 15ean, astelehenean, kilometroko proban parte hartuko baitu. Distantzia berdina korrituko ez duen arren, Ekainek dio taldekako lehiaketak datorren astean etorriko denari aurre egiteko prestaketa gisa balio izan diola.

Honekin lotutako berriak

22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago