Nadia Erostarberen adierazpenak Abanca Pantin Classic Galician 3. errondara igaro ostean
19-abuztu-2020

Nadia Erostarberen adierazpenak Abanca Pantin Classic Galician 3. errondara igaro ostean

Nadia Erostarbe

Ariane Ochoa, Garazi Sanchez eta Nadia Erostarbe eroso igaroko dira Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketako hirugarren txandara

Atzo txapelketako lehen jardunaldia atzeratu behar izan zuten, itsasoaren baldintza eskasengatik, eta gaur gure surflariek goizeko zortzi t´erdietan ekin diote txapelketari, ‘El Percebe’ deitutako harkaitzaren inguruan sortutako pikoan, Pantingo hondartzan. Olatuek metroa jo dute gutxi gorabehera, eta haizeak gogor jo du kontra.

Hori izan da gure surflariek egunean zehar izan duten arazo nagusia. Ariane Ochoa bilbotarra eguneko lehen txandan sartu da uretan eta aipatutako haize horrekin borrokatzeaz gain, Julia Dufrechou frantziarrari eta Julia Gonzalez kanariarrari ere aurre egin behar izan die. Ochoak maniobra bat sartu du 25 minutuko txandaren lehen olatuaren erdian eta horri esker txandako puntuazio altuena lortu du: 4.50. Gonzalezek 4.33ko olatuarekin erantzun dio, baina ondoren Ochoaren lidergoa ez da zalantzan jarri. Arianek 5.77ko emaitzarekin irabazi du txanda, Gonzalezen 5.13ko emaitza gaindituta.

Bestalde, Garazi Sanchez getxoztarrak eguneko laugarren txandan ekin dio lehiari. 4.17ko olatu batek eta 4.33ko beste batek eman diote lehen postua, Sarah Leiceaga surflariaren eta Anne Calderon kantabriarraren aurretik. Leiceagaren 4.63ko olatu batek bakarrik kendu ahal izan dio lehen lekua Garaziri, baina azkenean bizkaitarrak aurrera egin du lehen postuan.

Arratsaldean, gidoia errepikatu egin da. Arianek eta Garazik hirugarren kanporaketara aurrera egin dute. Arianek Yolanda Hopkinsekin batera egin du, 13.33ko puntuazioarekin, Rachel Presti serieburua kanporatuta gainera. Garazi, bere aldetik, lehen postuan sailkatu da, 11.57rekin Carolina Mendes portugaldarrarekin batera. Arianek eta Garazik elkarren kontra jokatuko dute hirugarren kanporaketa.

Basque Teameko bi surflariak gustura daude koronavirusak sortutako pandemiaren ondoren lehiaketarekin lehen hartu-eman arrakastatsua izan dutelako.

Azkenik, Nadia Erostarbe eguneko azken txandan aritu da, estilo errezitaldi bikaina emanez. Ia 25 minutuei eutsi die txandako lehen postuan. Hala ere, Janire Gonzalez Etxabarriren olatu eder batek postua hori kendu dio azken uneetan. Erostarbe bigarren postuan sailkatu da 13.70eko emaitzarekin eta Janirek lehen postuan bukatu du 14.37koarekin.

Honekin lotutako berriak

21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago